Apirilaren 3an eta 4ean Biogipuzkoa OIIak Workshop on Centenarians: Models of healthy aging topaketa hartu zuen. Ander Matheu Institutuko zahartze-estrategiaren arduradun eta jardunaldiaren antolatzailearengana hurbildu gara, topaketak eman duenaren balantzea egin eta lehen pertsonan kontatzeko.

Zer izan da ehun urtetik gorako pertsonei buruzko workshop hau eta zer helburu zenituzten?14

Biztanleriaren zahartzeak eragin handia du egungo gizartean. Hala ere, pertsona guztiak ez dira berdin zahartzen, eta badira populazio-talde jakin batzuk zahartze osasungarria edo arrakastatsua dutenak. Horien artean, ehun urteko biztanleria sartzen da. Biztanleria hori oso adintsua da, eta patologia gutxi ditu. Workshopa Ehun urtetik gorakoen Ikerketarako Espainiako Taldean oinarritzen da, eta gaur egun populazio horri buruz nazio mailan garatzen ari den ikerketa eguneratu nahi du, hainbat eremutan. Epidemiologia eta gizarte-azterketak, jarduera fisikoaren azterketak, historia klinikoaren eta gaixotasunen analisiak, eta biztanleria horri lotutako biología besteak beste.

Zer giro eta sentsazio utzi ditu jardunaldi honek? Eragileen arteko sinergiak erraztu ditu?

Workshopa oso egokia izan da; izan ere, hitzaldi zientifikoez gain, Rakel San Sebastiánek (Adinberri Fundazioko zuzendari nagusia) eta Iñaki Gutierrez-Ibarluzeak (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria) aurkezpenak egin dituzte, eta euren ikuspegi instituzionala eman dute. Bestetik, Asier Arrizabalagak (Zahartzaroaren presidentea) ere, kuspegi soziala eta herritarrena eman du bere . hitzaldian. Workshopak formatu txikia izan du, 30 parte-hartzaile izan ditu, eta horrek asko errazten ditu interakzioa eta lankidetzak. Izan ere, aurreko workshopean ezarritako lankidetzetan oinarritu ziren hainbat txosten egon dira, eta gauza bera espero dugu hurrengorako.

Zuen ustez, zeintzuk izango dira ehun urtetik gorakoei buruzko ikerketan  hurrengo urratsak?

Azterketa epidemiologiko guztiek planteatzen dute ehun urteko biztanleria dela datozen 20-50 urteetan gehien haziko den adin-taldea. Hurrengo urratsak populazio horrek zer ezaugarri izango dituen ulertaraztean eman beharko lirateke. Adin horretara iristen diren pertsonak erresistenteenak eta bizi-kalitate handienekoak izaten jarraitzen duten, edo adin horretara iristen diren baina bizi-kalitate txarra duten pertsonen kopuruak gora egiten duen. Ehun urteko biztanleriaren biologia ulertzen ere jarraitu behar da, metodologia berriagoa eta egungoa erabiliz eta jatorri desberdineko laginak (ez soilik odolekoak) eta zelula-mota desberdinak erabiliz.