Apirilaren 25an, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko hainbat bolondresen bisita jaso genuen Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuan. Bisitia honetan, ezagutu dituzte gure ikerkuntza taldeek minbiziaren ikerkuntzan egiten duten lana eta gure eraikina. Guztira, Biogipuzkoako 9 ikerketa taldek minbizian lan egiten dute, Institutuko pertsonalaren %26 suposatzen duena. Institutuak dituen ikerkuntza-proiektuetatik, ia %28n minbizia ikertzen da eta martxan dauden entsaiu klinikoen %42 minbiziari buruzkoak dira. Azken lau urteetan, Institutuak argitaratutako zientzia-artikuluen ia herena minbiziaren ikerketari buruzkoak izan dira.

Ongi etorria Itziar Vergarak, gure Zuzendari Zientifikoak, egin zien, eskertuz elkarte honek egiten duen lana eta nabarmenduz bere laguntzarik gabe gure Institutuan egiten dugun lana ezinezkoa litzatekeela. Hitzaldien tartea Maria M Caffarelek ireki zuen. Bularreko Minbiziko ko-arduradunak azaldu zuen tumoreek bere inguruan sortzen duten ingurunea osotzen duten zelulen eta molekulen artean zitokinak aztertzen dituztela. Hala, molekula horiek erabili nahi dituzte tumoreen garapena gelditzeko. Gainera, balizko terapia bezala hormonen eta immune-sistemaren erabilera aztertzen dutela azaldu zuen. Gero, Iktus taldeko ko-arduraduna den Ileana Quiñonesen tartea izan zen. Bertan, adierazi zuen garuneko minbizia ikertzen dutela, batez ere, garuneko leku sentikorretan garatzen direnak. Hala, lanabesak eta prozedurak garatzen dituzte kirurgialariek leku horietan modu seguruagoan ebakuntza egiteko.

Ostean, Pedro Rodriguesek (Minbizia eta metabolismo taldeko buruak) eta Matxus Perugorriak (immuno-onkologia taldeko buruak) minbizi hepatikoetan egiten duten ikerkuntza azaldu zuten, Txus Bañalesen Gaixotasun Hepatologikoen taldeak egiten duen lana barne. Hala, Rodriguesek azaldu zuen Bañalesen taldeak behazun-tutuetan garatzen diren tumoreak ikertzen ditu bere ezagumendua handitzeko. Hainbat alderdi ikertzen dituzte (metabolismoa, proteinak, etab.) botika berrien ituak bilatzeko. Gaineratu zuen, behazun-tutuetako minbiziaren Europako sarea antolatu zutela eta informazio horri esker gaixotasuna hobetu sailkatu daitekeela. Bere taldeari dagokiola, Fernandesek azaldu zuen ikertzen dutela nola gantzdun gibela bilaka daitekeen gibeleko minbizi, batez ere metabolismoak duen eragina. Gainera, metabolismoaren papera ere aztertzen dute behazun-tutuetako minbizian. Bere aldetik, Perugorriak nabarmendu zuen ikertzen dutela nola gibeleko kalteek bide eman dezaketen gibeleko minbiziak garatzera, batez ere immune-sistemak duen eragina bertan. Behazun-tutuetako minbiziaren kasuan, tumoaren ingurunea aztertzen dutela azaldu du, minbizi horren sailkapena fintzeko baliagarria dena.

Hitzaldiekin jarraituz, Lorea Blazquezek (Neurogenetika, biología eta RNA terapien ko-arduradunak) azaldu zuen RNAren prozesamendua ikertzen duela eta bildu duen jakintza hori glioblastoma deitutako garuneko minbizi ikertzeko erabiltzen dutela. Hala, hainbat metodo erabilita, ikusi dute hainbat glioblastoma mota sailkatzeko gai direla, bakoitzean RNAren prozesamenduaren eragina ezberdina dela. Orain, emaitzak baieztatu nahi dituzte, mekanismoetan sakondu eta odolean diagnostikoa hobetu. Ostean, hitza hartu zuen Bioingenieritza Birsorkuntzan eta Minbizian taldeko buru den Amaia Cipitriak. Bere hitzaldian nabarmendu zuen minbiziak simulatzeko eredu biologikoak Sortzen dituztela. Horrela, tumoreak aztertzeko bide berri bat iretzen da, tumoreen prozesua kontrolatuz edota botika berriak probatuz. Gainera, baita ere simulatzen ari dira odol-hodiak eta hezur-muina, tumoreak ikertzeko eredu biologikoak edukitzeko.

Onkologia Molekularreko taldearen izenean Beatriz Suárez aritu zen eta azaldu zuen gibeleko, birikitako, buru eta lepoko eta odoleko minbiziak ikertzen dituzteko. Horretarako, pazienteen laginak eta lerro zulularrak erabiltzen dituzte, erristentziaren markadoreak aurkitzeko, diagnosiak hobetzeko eta terapia berriak ikertzeko. Azkenik, Onkologia Molekular taldeko buru den Ander Matheuk azpimarratu zuen lan asko egin dela urte hauetan onkologiako arloan Biogipuzkoan. Bere taldeari dagokiola, azaldu zuen minbizi zelulen plastikotasuna eta heterogeneitatea aztertzen dutela ezagumendu hori klinikara eramateko. Gaineratu zuen bere taldean jakintza-arlo askotako ikertzaileak biltzen direla, eskertuz klinikoek duten inplikazioa.

Hitzaldien ostean, berturatutakoek aukera izan zuten minbizia ikertzen duten ikertzaileekin hitz egiteko. Gero, eraikinari bisita egin zioten, ikertzaileek lagunduta, bere lana non egiten duten bertatik bertara ezagutzeko. Hala, June Gurrutxaga, Maider Huici, Noelia Pastor eta Josu Urretabizkaia ikertzaileek Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko kideei bere lanaren nondik norakoak azaldu dizkiete.

Asko eskertzen diegu Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko kideei egindako bisita eta espero dugu beraiek gustora sentitu izana. Hala, minbiziaren ikerkuntzan batera lanean jarraitzea espero dugu.