“Zer da Zientzia Irekia?”, “Zein Open Access mota daude nire artikuluak argitaratzeko?”, “Nola presta dezaket Datuak Kudeatzeko Plana?” galdereei eta beste batzuei erantzuteko antolatu zen The Open Thursday jardunaldia Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuan pasaden otsailaren 22an, ostegunez.
Ekitaldiari Itziar Vergarak (Biogipuzkoa OIIko Zuzendari Zientifikoak) ongi etorria eman zion nabarmenduta zientzia irekiak paradigma aldaketa bat dakarrela, zientzia arduratsuago bat egiteko. Hortaz, halako jardunaldiak beharrezkoak direla azpimarratu zuen eta eskerrak eman zien hizlariei eta antolatzaileei. Ondoren, Cristina Gonzálezek (FECYTeko Zientzia-Informazioaren Kudeaketa Sailaren Zuzendaria) aurkeztu zuen estatu mailako zientzia irekia estrategia. Hala, Sistema-aldaketa honen lege-oinarria eta egungo estrategiara arte egondako bilakaera azaldu zituen. Era berean, aurkeztu zituen egungo estrategiaren ardatzak (azpiegiturak, ikerketa-datuen kudeaketa, zientzia-artikuluei sarbide irekia eta aitorpena eta formakuntza) eta horiek garatzeko hainbat lanabes.
Jeitsi hemen aurkezpena [PDF]
Pastora Martínez Semperrek (Universitat Oberta de Catalunyako Nazioarteko Ekintzarako Ordezkaria) bere hitzaldian ikerkuntzaren ebaluazioaren erreformei buruz hitz egin zuen. Lehenengo, zientzia irekiaren historia birpasatu zuen eta nabarmendu zuen zientzia irekia izan behar zuela zerbait lortzeko. Izan ere, ebaluazio-sistemak egiten den zientzia baldintzatzen duela azaldu zuen eta, ondorioz, zientzia irekiak suposatzen duen paradigma aldaketa gauzatzeko ebaluazioa aldatzea beharrezkoa dela. Nazioarteko eta herrialdetako esperientziak azaldu zituen, nola sortu den giro honek aldaketa hau bizkortu duen eta, ondorioz, beharrezkoa dela eztabaida honetan parte hartzea, ebaluazio ahalik eta dibertsoenak egin ahal izateko.
Jeitsi hemen aurkezpena [PDF]
Kaferako tartean ostean, Laura Bonorak (FECYTeko Zientzia eta Berrikuntza Politiken analista) aritu zen ikerkuntza-proiektuetan Zientzia Irekiak duen lekuaz. Azaldu zuen Zientzia Irekia oztopoak (diru publikoa gastatzea, informazio-galera, azpiegitura gabezia eta hornitzaileekiko depenentzia) kentzea dela, datuen ustiaketa kaltetu gabe eta kalitatea kaltetu gabe. Zientzia Irekia proiektuetan bermatzeko, artikuluak eta berari lotutako datuak depositatzea beharrezkoa dela nabarmendu zuen, estatu- eta Europa-mailan ezberdintasunak badaude ere. Ondorioz, ikerkuntza-proiektuetan kudeaketa hori nola egingo den idatzi behar dela azpimarratu zuen eta hori egiteko hainbat gomendio eman zituen. Gainera, behin proiektuak onartuta, datuen kudeaketan egin beharreko pausuak eta eskuragarri dauden lanabesak azaldu zituen.
Jeitsi hemen aurkezpena [PDF]
Jardunaldiko azken hitzaldian, Alicia Fátima Gómezek (IE University-ko Liburutegi Zuzendaria) datuen kudeaketari buruzko zehaztasunak eman zituen. Bere hitzetan, zientzia irekia ulertzeko ikerkuntza arduratsua garrantzitsua da. Hala, datuen kudeaketa plan batek barneratu behar ditu datuak eta metadatuak nola kudeatu, gordeko eta partekatuko diren, egindako lana erreproduzitu ahal izateko. Beti ere egile-eskubide nahikoak mantenduta. FAIR printzipioak azaldu zituen datuen eta metadatuen kudeaketa egiteko eta horiek gauzatzeko lanabesak.
Jeitsi hemen aurkezpena [PDF]
Azkenik, jardunaldia ixteko, Olatz Arrizabalagak (Biogipuzkoa OIIko Koordinatzaile Zientifikoa) egunak emandakoa laburbildu zuen eta ekitaldiari itxiera eman zion. Hala, gure Institutuak paradigma aldaketa honetan lan egingo duela eta lagunduko duela azaldu zuen, adibidez, halako jardunaldiak antolatuz.










