Ekainaren 8 eta 9an Osakidetzak eta Biodonostiak parte hartzen duten RaDAR Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren Europako Proiektuaren Partzuergoak bere hirugarren saioa egin du Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuaren egoitzan

Proiektua Europako Batzordearen COSME Programaren bidez finantzatuta dago, eta Berrikuntzaren eta Enpresa Txiki eta Ertainen Europako Kontseilurako Agentzia Exekutiboak (EISMEA) kudeatzen du. Proiektuaren helburua antimikrobianoekiko erresistentziaren arazoari aurre egitea da, irtenbide berritzaileak eskuratuz.

Donostian egindako aurrez aurreko hirugarren saio horretan, honako erakunde laguntzaile hauetako ordezkariak izan ziren: AQuAS (proiektuaren koordinatzailea), Kataluniako Onkologia Institutua (ICO), Réseau des Acheteurs Hospitalier (RESAH), INSME (International Network for SMEs), INSERM (Institut national de la santé et de la recherche médicale), Università degli Studi di Napoli Federico II eta JERA consulting aholkularitza-enpresa, Kataluniatik, Frantziatik, Ingalaterratik eta Italiatik etorriak. Gainera, Marco Iacuitto eta Samira Boussetta Project officer-ak ere izan ziren bertan.

Bisita jaso zuten bi jardunaldietan, proiektuaren jarraipena egin zen, egindako aurrerapenak bateratuz, eta lehenengo bi lan-paketeak amaitu ziren, eskari klinikoaren definizioarekin (WP1) eta merkatuaren heldutasunaren eta prestaketaren ebaluazioarekin (WP2). Lehenengo jardunaldia erosketa estrategiari buruzko tailer praktiko batekin amaitu zen (WP3). Horren ostean, bertaratuek itsasontziz txangoa egin zuten Donostiako Kontxako badian.

Bigarren egunean, gainerako lan-paketeak (ebaluazioa, barreiatzea eta koordinazioa) aztertu ondoren, partzuergoak Gipuzkoako PARKE teknologikoa bisitatu zuen, eta, bertan, Amaia Bernaras zuzendariak saio interesgarria eskaini zien PARKEaren eta Gipuzkoako eta Euskadiko industria biosanitarioaren irismenari buruz.

Hemendik aurrera, partzuergoak lanean jarraituko du 2023aren amaieran lizitazio koordinatu bat egiteko behar den erosketa-estrategia, pleguen idazketa eta dokumentazio guztia zehaztuz.

Mila esker Donostia bisitatzeagatik!