Gizakiek konposatu kimikoekiko edo haien efektuekiko duten esposizioa zehazteko metodoa da giza biomonitorizazioa (HBM) Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Hala, metodo hau biztanleriaren kutsatzaile-mailekin lotutako faktoreak identifikatzeko oinarria da, bere bitartez posible delako denboran zehar, kutsatzaileen eta osasunaren arteko kausa-efektu erlazioa aztertzea, biztanleria-talde kalteberenak identifikatzea, balizko esposizio-iturriak identifikatzea eta esposizioa murrizteko edo ezabatzeko hartutako politiken eraginkortasuna egiaztatzeko.
Biomarkatzaileak sistema biologikoen aldaketen adierazle neurgarriak dira, konplexutasun biologikoaren maila desberdinekin, bai konposatu batekiko esposizioari dagokionez, bai konposatu horrek organismoan edo populazioan eragiten dituen ondorioei dagokienez. AEBk eta Kanadak 3 hamarkada baino gehiago daramatzate beren biztanleriaren HBM zaintza-sistemarekin. Europan, aldiz, lehen aldiz laborategi-sare bat sortu da Europako HBMri erantzuteko. Europako funtsei esker, Europako herrialdeetako 200 erakundek parte hartuko dute PARC proiektuan. Proiektu horren helburua Europako biztanleriaren substantzia kimikoen erreferentzia-balioak definitzea (hau da, Europako HBM), Europako laborategien sarea sortzea eta Arriskuen Ebaluazioarekin lotutako metodologia konplexu bat sortzea. UPV/EHUko ikerketa-taldeak, Biogipuzkoa Osasun Ikerkuntza Institutuarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzarekin batera, Europako proiektu honetan parte hartuko du, biztanleriaren lagin biologikoak bilduz. Horrekin, funtsezko informazioa emango da ingurumenaren eta osasun publikoaren arloan etorkizunean egin daitezkeen jarduketak balioesteko, inpaktu handieneko arloei lehentasuna emango dietenak, eta, hala, eraginkorragoak eta esanguratsuagoak izango dira.
Zure parte hartzea, ezinbestekoa.
PARC proiektuaren burran, Euskadin 19-39 urte bitarteko 150 lagunen parte hartzea beharrezkoa izango da. Horiek biztanle kopuruaren arabera, ikasketa mailaren arabera eta sexuaren arabera aukeratuko dira eta odol eta gernu lagina jasoko zaizkie eta bi galdeketa betetzea eskatuko zaie. Laginketa anbulategietan egingo denez, 2024eko urria eta 2025eko abuztu bitartean, parte hartzaileek lehen bait lehen eman behar dute izena, laginketa antolatu ahal izateko. Parte-hartu nahi duenak dei edo bidali dezala mezu bat honako telefonora: 681914403.
Eskerrik asko ikerkuntza posible egiteagatik!






