Urtero, apirilaren 11n, Parkinsonaren Munduko Eguna ospatzen da. Horregatik, aurten, hilaren 10ean, ASPARGI elkartearekin batera gaixotasuna aztertzen duten ikertzaile eta klinikoek antolatutako topaketa bat egin da Donostia Ospitaleko ekitaldi-aretoan. Bileran parkins-mota ezberdinei buruz hitz egin da, baita ikertzaileak parte hartzen ari diren ikerketa proiektu eta saiakuntza klinikoei buruz ere. Bide batez, gaixotasun horren inguruan Biogipuzkoan egiten den ikerketaren berri eman nahi dugu. Horretarako, Javier Ruiz Martinezengana jo dugu, Gaixotasun Neurodegeneratiboen taldeko koarduradunarengana, eta egiten duten lanaren berri eman digu.

Parkinsonaren zer alderdi ikertzen ari zarete?

Alde batetik, paziente eta senide asintomatikoen kohorteen jarraipena egiten dugu, gaixotasunaren bilakaera naturala ezagutzeko. Bestalde, gaixotasunaren kausak hobeto ezagutzen lagunduko duten alderdi etiopatogenikoak aztertzen ditugu. Azkenik, gaixotasunaren bilakaera aldatzeko ahalmena duten molekulak diseinatzen ditugu.

Horretarako, adibidez, Michael J. Fox Fundazioak diruz lagundutako nazioarteko kohorte batean parte hartzen dugu 2013tik, Parkinsonaren progresioaren markatzaileak aurkitzeko. Horrez gain, Parkinsona duten pertsonengan hasi berriak diren fluktuazioek (motorrek eta ez-motorrek) duten eragina aztertzen ari diren ikerketetan parte hartzen dugu; hala nola, Parkinsona tratatzeko ikerketetan parte hartzen dugu, medikamentuen aldaketen eragina edo konposatu berrien erabilera aztertuta.

Zertan hobetu dezakete zuen ikerketa horiek pertsonen bizi-kalitatea?

Ziur gaude ikerketa horiek emaitza onak izango diuztela, gaixotasuna hobeto ezagutzen lagunduko dutela, eta, hala, garaiz detektatuko dutela eta gero eta tratamendu pertsonalizatuagoa eta eraginkorragoa jasoko dutela.

Zer sentitzen duzue horrelako ikerketak egitean?

Gure taldea neurologo klinikoek osatzen dute nagusiki, galderak kontsultatik bertatik ateratzen dira, eta erantzunak ere kontsultan bertan aplikatzen saiatuko gara. Poz handia da neuroendekapenezko gaixotasun baten ibilbide naturala aldatzen laguntzea, eta gaixoei eta haien familia-zaintzaileei laguntzea. Elkarteek duten zeregin garrantzitsua ere azpimarratu nahi dugu, kaltetuen sentimendua biltzen baitute, eta haien arteko elkartasuna sustatzen saiatzen dira, eta gaixotasuna ikusarazi, estigmatizatu gabe.