Minbizia da gaixotasun kardiobaskularren ondoren hiltzeko arrazoi ohikoena gizonetan, eta bigarrena emakumeetan. Koloneko minbizia tumore guztien artean minbizi ohikoena da populazioan, eta biriketako minbiziaren ondorengo bigarren heriotza-kausa. Gaur egun, koloneko minbizia bahetzeko programak gaixotasunaren hilkortasuna % 25 baino gehiago murriztea lortu du Euskadin.

Baheketak lesio preneoplasikoak eta koloneko minbizia fase goiztiarretan detektatzea lortzen du, eta horiek kolonoskopia bidez erauztea eta sendatzea lortzen da kasu askotan. Sarritan, koloneko minbizia endoskopiagatik erauzten denean, zalantzak daude tumorea histología bidez aztertzean, koloneko horman edo gongoil linfatikoetan hondar-tumore zelulak geratzen direla adierazten duten irizpideak ote dauden. Azken kasu horietan, zalantza izanez gero, kirurgia bidezko heste-erresekzioa egitea erabaki izan ohi da. Minbizi-zelula hondarrak izateko aukera % 20koa da; beraz, kirurgien % 80a ez litzateke beharrezkoa izango.

Biodonostia-Donostialdea ESIko Gaixotasun Gastrointestinalen taldeak, Ameriketako Estatu Batuetako, Japoniako eta Bartzelonako Clinic Ospitaleko ikerlariekin batera, mikro-RNA panel batzuk odol-lagin baten bidez zehaztea lortu dute, hondar-tumore zelulak izateko arriskua probabilitate handiarekin aurreikusteko.

Une honetan, beste ikerketa-talde batzuek emaitza horiek beste paziente-populazio batzuekin berrestea falta da praktika klinikora eramateko, eta, horrela, beharrezkoak ez diren kirurgiaien ehuneko handia ekiditu ahal izateko, horien ondoriozko konplikazioak eta horiei lotutako osasun-kostuak saihestuz.

Nazioarteko lankidetzan egindako ikerketa lan hau Gastroenterology aldizkarian argitaratu da, espezialitateko laugarren aldizkaririk garrantzitsuenean, non editorial bat eskaini dizkioten eta baita aldizkariaren azala ere.

Informazio gehiago:

Editoriala: https://www.gastrojournal.org/article/S0016-5085(21)00662-4/pdf

Ikerketa lana: https://www.gastrojournal.org/article/S0016-5085(21)00589-8/pdf
A Liquid Biopsy Assay for Noninvasive Identification of Lymph Node Metastases in T1 Colorectal Cancer. Wada Y, Shimada M, Murano T, Takamaru H, Morine Y, Ikemoto T, Saito Y, Balaguer F, Bujanda L, Pellise M, Kato K, Saito Y, Ikematsu H, Goel A. Gastroenterology. 2021 Jul;161(1):151-162.e1. doi: 10.1053/j.gastro.2021.03.062. Epub 2021 Apr 2. PMID: 33819484.