Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak ekitaldi bat egin du Donostian, lurraldean garatuko diren 2024ko Ikerketa Laguntzen aurkezpena dela eta. 2030erako minbizia duten pertsonen batez besteko biziraupena % 70era handitzeko eta ikerketaren emaitzak pazienteari eramateko helburuari erantzuten diote. Laguntza horiek jaso dituzten lankideek parte hartu dute ekitaldian, eta Itziar Vergara, Institutuko Zuzendari Zientifikoak, bertan egon da ere.

Guztira, zazpi laguntza esleitu dira 2024an Gipuzkoan. Gizartearen ahaleginari esker, Minbiziaren Aurkako Elkartea minbizia ikertzeko proiektu eta ikertzaile gehien babesten dituen erakunde sozial eta pribatua da. Biogipuzkoarentzat ohore bat da laguntza horiek guztiak gure Institutuko ikertzaileentzat izatea.

Laguntzak eman ostean, mahai-inguru bat egin da, ikertzaileei beren ezagutzak eta ikerketak transferitzeko aukera planteatzen laguntzeko eta emaitzak pazienteei lehenago iristen laguntzeko. Ander Urruticoecheak (Onkologikoko Zuzendari Zientifikoa) modertutako mahai-inguru honetan parte hartu dute Maider Zabalak (Onena Medicines), Laureano Simonek (Oncomatryx Biopharma), Asís Palazónek (Adaptahm Therapeutics) eta Marta Puyolek) Minbiziaren Aurkako Elkarteko Fundazio Zientifikoko zuzendari zientifikoa).

 

Proiektu Orokorretarako AECC 2024 Laguntza Jesús Bañales doktorearentzat

Lehenengo laguntza Jesús Bañales doktoreari eman zaio, Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutukoa (Biogipuzkoa OII). AECC 2024 Proiektu Orokorretarako Laguntza da, eta “Identificando el Peligro: Enfoques Científicos de Última Generación para la medicina de Precisión en el Cáncer de Vías Biliares” proiektuarentzat da.

Bañales doktoreak odoleko biomarkatzaile berriak garatuko ditu kolangiokartzinoma edo behazun-bideetako minbizia detektatzeko arrisku handiko populazioetan eta populazio orokorrean, baheketa eta detekzio goiztiarreko programak ezartzea ahalbidetuko duena, kirurgia sendagarria eta tratamendu pertsonalizatuen berehalako hasiera erraztuz.

Esleitutako zenbatekoa 300.000 €-koa da, 3 urterako.

 

LAB AECC 2024 Laguntza Maria Muñoz Caffarel doktoreari

Bigarren laguntza María Muñoz Caffarel doktoreari eman zaio, Biogipuzkoa Osasun Ikerketarako Institutukoa (Biogipuzkoa OII). LAB AECC 2024 Laguntza bat da, “Nuevas inmunoterapias para el cáncer de mama metastásico basadas en atacar las interacciones entre células en el microambiente tumoral” proiekturako.

Muñoz Caffarel doktoreak MYELOSMET proiektua eramango du aurrera, bularreko minbizi metastasikorako immunoterapia tratamendu berriak garatu nahi dituena, eta, horretarako, animalia eta laborategi ereduak erabiliko ditu.

Esleitutako zenbatekoa 299.976 €-koa da, 3 urterako.

 

Doktoratu Ondoko Laguntza Laura Izquierdo Sanchez doktoreari

Doktoratu ondoko AECC 2024 Laguntza ere eman zaio Laura Izquierdo doktoreari, Biogipuzkoa Ikerketa Sanitarioko Institutukoa (Biogipuzkoa OII) “Diagnóstico Temprano y Tratamiento Personalizado del Cáncer Biliar Basado en Características de los Lípidos de la Sangre de los Pacientes” proiekturako.

Kolangiokartzinoma edo behazun-bideetako minbizia goiz detektatzeko tresna erabilgarriak eta ez-inbaditzaileak sortu nahi ditu proiektuak. Proba horiek gaixotasuna lehenago identifikatzen eta tratamendua pertsonalizatzen lagunduko dute, bizitza eta errekuperatzeko aukerak hobetuz.

Esleitutako zenbatekoa 160.000 €-koa da, 4 urterako.

 

Doktoratu Aurreko Laguntza Noelia Pastor de los Toyos-i

Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko (Biogipuzkoa OII) Noelia Pastorrek AECC 2024 Doktoretza Aurreko Laguntza jaso du “Comprender los mecanismos moleculares del cáncer de las vías biliares para buscar nuevas estrategias terapéuticas efectivas” proiekturako.

Proiektu honen helburua behazun-bideetako minbizia edo kolangiokartzinoma tratatzeko bide berriak aztertzea da, eta, horretarako, gaixotasun horren garapenean eta progresioan eragina duten mekanismo epigenetiko batzuk aztertuko ditu (hau da, DNAren aldaketak, haren egiturari eragiten diotenak, baina ez haren sekuentziari)”.

Esleitutako zenbatekoa 100.600 €-koa da, 4 urterako.

 

Laborategiko praktikak egiteko Laguntzak

2024an graduko ikasleei 3 laguntza esleitu zitzaizkien ikerketa laborategian praktikak egin ahal izateko: bi, udako modalitatean eta bat, ikasturte akademikoan.

Udako modalitaterako beste bi laguntzak 1.103,82 €-koak izan dira. 2024/2025 ikasturterako Laguntzari esleitutako zenbatekoa 3.872,72 €-koa da.