Biogipuzkoako komunitate maitea,

Berri mingarri bat helarazi behar dizuegu: gure lankide eta lagun María Ercibengoa Aranak utzi gaitu. Momentu samin hauetan Biogipuzkoatik gure babes eta maitasun osoa eman nahi diegu bere senideei eta lagunei. Bereziki, besarkada handi bat eman nahi diegu Arnas Infekzioa eta Mikrobio kontrako Erresistentzia taldeko lagunei, saminean lagun gaituzue. Maríagandik gelditzen zaizkigu, ikerketa-lan nekaezinaz gain, bere bizitasuna eta bizitzari aurre egiteko izan zuen adorea. Institutuaren bihotzean beti eramango dugun adibidea.

Goian Bego.