Maria Caffarel gure lankideak, Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuko bularreko minbizia taldeko arduradunkideak, sari bat jaso du EMAKUMEEKINN-en lehen edizioan. Sari hauekin Donostiako Sustapenak aitortu nahi ditu hirian espiritu ekintzailea garatzen eta berrikuntza sustatzen laguntzen duten emakumeak.Donostiako Sustapenak sortu ditu sari horiek, hiriko emakume erreferenteek egiten duten lana aitortzeko. Zehazki, Mariak “STEAM bokazioak sustatzen dituzten emakume ikertzaileak”, eta saria Marisol Gamendiak (Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak) eman dio EKINN eraikinean egin zen ekitaldian. Ekitaldi honetan Eneko Goia (Donostiako alkatea) eta Iñigo Olaizola (Donostia Sustapenaren zuzendari orokorra) ere izan dira, eta baita ere sarituak izan dira Marianela Guarda eta ViveBiotech, emakume ekintzaileak eta emakumeen berrikuntzaren eta talentuaren aldeko apustua egiten duten enpresak kategorietan, hurrenez hurren. Maria bere familiak eta lankideek babestu dute eta sari honen inguruan aritzeko aprobetxatu dugu.

Zer sentitzen da horrelako aitorpen bat jasotzean?

Ilusio handia egin dit, ez nuelako espero. Pozez betetzen nau bularreko minbiziaren taldean guztion artean egin dugun ikerketa-lana saritzeak eta berdintasunarekin eta STEM bokazioen sustapenarekin dugun inplikazioak.

Zer nabarmenduko zenuke gehien sari honen testuinguruan?

Uste dut duela urte askotik egon naizela sentsibilizatuta berdintasunaren gaiarekin, Biogipuzkoako Berdintasun Batzordearen eraketan parte hartuz, eta gizarteari, oro har, zientzia-dibulgazioko jarduerak antolatuz eta horietan parte hartuz, bai eta haurrei zientzia zein polita den kontatzeko ere (Emakumeak Zientzian, Aseicaren CONOCELAS, Inspira proiektua…).

Zer esango zenieke saria jasotzen ikusiko zaituzten neska eta emakumeei?

Ni sarritan oso ume sentitzen naielz oraindik (ilusioz, ametsez, baina batzuetan beldurrez), eta barruan duten neskatila hori zain dezatela. Beren buruarengan eta beren gaitasunetan sinestea.