Research.com zientzialarientzako plataforma akademiko ezagunak hainbat arlotako zientzialari onenen Rankingaren 2022. edizioa argitaratu berri du. Plataforma honetan, besteak beste, «Genetika eta Biologia Molekularra» eta «Biologia eta Biokimika» arloak jasotzen dira.

Sailkapen hori eratzeko Microsoft Academicsek bildutako H indizeko datuak erabiltzen dira, eta arlo horietan argitaratutako artikulu zientifikoetarako gutxienez 40ko H indizea duten zientzialariak baino ez dira sartzen.

Marcos Arauzo, Biodonostiako Biologia Konputazionala eta Sistemen Biomedikuntza Taldeko arduraduna, Genetika eta Biologia Molekularraren arloan mundu mailan eragin handiena duen ikertzaileetako bat bezala onartua izan da. H indizea 43 du eta 4.698. postuan kokatuta dago mundo mailan eta 73.ean estatu mailan. (https://research.com/u/marcos-j-arauzo-bravo).

Research.com sailkapen honen argitalpena aukera bat da zientzialariek gaur egungo ikerketaren egoeraren ikuspegi orokor bat lortzeko, bere arloan liderrak diren akademikoek egindakoaren arabera. Sailkapen hau mundu osoko unibertsitate garrantzitsuek ere partekatzen dute, besteak beste, Stanford Robotics Lab, Cambridgeko Unibertsitatea eta Texasko Unibertsitatea.

Munduko Sailkapen osoa esteka honetan ikusi daiteke: https://research.com/scientists-rankings