Abenduaren 13an Biogipuzkoan Katxalin elkarteko hainbat kideen bisita jaso genuen. Minbizia duten emakumeak laguntzeko Gipuzkoako elkarte honek 31.000€-ko txeke bat eman zuen eta aukera izan zuten Biogipuzkoako hainbat ikertzeileekin egoteko eta gure eraikina ezagutzeko. Emandako dirua Katxalinek antolatutako ibilaldian bildu zen.
Itziar Vergarak, Institutuko Zuzendari Zientifikoak, ongi etorria eman zien berturatutakoie. Maria Caffarelek Katxalineko kideei eskerrak eman zien eta bere taldeko hainbat kide aurkezteaz gain, Aramendian salgai dagoen donut solidarioaren azalpen-bideoa erakutsi zuen. Ekitaldian, Irati Garmendiak aurkezpen bat egin zuen minbiziari buruz, dirua zertan erabiliko den azaltzeko eta galderak egiteko tartea izan zuten. Ostean, ikertzaileek Katxalingo kideen eskutik txekea jaso zuten. Azkenik, eraikinari bisita egin zioten, Florencia Soler eta Zuhara Telletxea gidari zutela.
Jasotako dirua erabiliko da Irati Garmendia doktoreak buru duen proiektu bat gauzatzen laguntzeko. Proiektu horren helburua da aztertzea ea IL1 deitutako proteina blokeatzea baliagarria izan daitekeen bularreko minbiziaren metastasi jakin bati aurre egiteko, negatibo hirukoitza deitua. Proteina horrek tumorearen garapenean eragina du hantura sortuta eta antigorputzak erabili nahi dira proteina horren eragin biologikoak eragozteko. Halako estrategiak jada arrakastarekin erabiltzen dira bularreko minbizian beste proteina batzuk blokeatuta eta, dohaintza honi esker, IL1 hautagai egokia ote den aztertuko da. Lan hau Paloma Petiten doktore-tesi lanaren parte izango da.
Ikertzaileen hitzetan “Katxalinen bisita oso garrantzitsua da guretzat. Elkartea ezagutzeak eta harekin harremanetan egoteak eragiten du oso kontuan izatea egunero egiten dugun lanaren azken helburua: minbiziaren aurkako tratamendu berriak bilatzea pazienteen bizitza hobetzeko. Benetan, bisita hauek oso motibagarriak dira. Gainera, txekeak asko lagunduko digu, dirua behar baitugu gure proiektuan aurrera egiteko. Katxalinen eskutik txekea jasotzeak hunkitu egiten gaitu, baina aldi berean erantzukizun handia sentitzen dugu gure lana ahalik eta hobekien egiteko.”
Bisita giro onean egin da eta horrela gizartearekin eta ikerkuntzarekin ditugun konpromezuak berrestu nahi ditugu. Denok beharrezkoak gara minbiziaren ikerkuntzan.










