Urtarrilaren 26an, ostiralez, Maria M. Caffarel doktorea eta Amaia Cipitria doktorea buru duten Biogipuzkoako ikerketa taldeek ia 8.000€ko dohaintza bat jaso zuen. Dohaintza jasotzeko ekitaldia ez zein nolanahikoa izan: Jazz kontzertu baten eta afari baten testuinguruan jaso zuten txekea, Mendaroko garagardo jaian bildutako dirua, hain zuzen ere. Ekitaldira, Paloma Petit, Irati Garmendia eta Maria Muñoz taldekideak gerturatu ziren.

Mendaron antolatutako garagardo jaian, urtero aukeratzen da egun hauetan bildutako dirua emateko arrazoia. 2023an, garagardoaren jaia uztailaren 13tik 16ra ospatu zen, 2000 bisitari baino gehiago eta 22 ekitaldi izan zituen; eta 100 boluntario baino gehiagoren lanari esker egin zen. Antolatutako jardueretan bildutako dirua bularreko minbiziaren ikerketara bideratu zen, espreski, Biogipuzkoaren proiektu batera.

Barrenek lagatutako argazkia.

Dohaintza hori jasoko duen proiektua CARTgel da eta María Caffarel doktorearen (bularreko minbiziaren taldea) eta Amaia Cipitria doktorearen (Bioingeniaritza Birsorkuntza eta Minbizia taldea) taldeek batera egingo duten proiektua da. CARTgel proiektuak bularreko minbizi metastasikoaren aurkako immunoterapia berri bat garatzeko ikerketa du ardatz. Orain arte, CART terapien (tumoreari aurre egiteko pazientearen globulu zuriak erabiltzea ahalbidetzen duen terapia aurreratua) arrakasta  tumore hematologikoetan dago, eta tumore solidoetatik urrun geratzen da, bularreko minbizia, adibidez. Proiektu honen helburua da tumore solidoetarako, zehazki bularreko minbiziareko, CART terapia eraginkorra garatzea.

Ikertzaileen hitzetan, “guretzat berezia izan da. Oso gertutik sentitu ahal izan dugu diru hori bildu den maitasun eta dedikazio guztia, eta horrek izaera oso berezia ematen dio. Kausa honetan hainbeste jende inplikatuta ikustea motibazio itzela transmititzen digu. Oso zoriontsuak gara.”

Jazz musikaren doinuek ikertzaileak inspira ditzala espero dugu, bere ikerkuntzak erritmo biziarekin burutu ditzaten.