Irailaren 29an Donostiako Aquarium-ean “Adintzearen ikerkuntzan herritarren parte hartzea sustatzen” ekitaldia egin genuen, Nagusilan, Aubixa eta Más que Ideas elkarte eta fundazioekin batera, urriaren 1ean ospatzen den Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Itziar Vergarak, Biogipuzkoa OIIko zuzendari zientifikoak, ekitaldiari ongi etorria eman zion, azpimarratzen zientzia herritarren garrantzia gure Institutuarentzat eta halako egitasmoak probestu behar ditugula ikerkuntzaren ateak publiko orokorrari irekitzeko.

Ostean, lehenengoko mahai inguruan, Biogipuzkoa OIIeko Itziar Vergara, Ander Matheu eta Laura Basterretxea lankideek beren begirada eman ziguten adintzearen ikerketaren inguruan, lehen mailako arretatik, ikerkuntzatik eta ospitaleko arretatik, hurrenez hurren. Aurten gure Institutuan adintzearen ikerkuntzako estrategiak 10 urte betetzen direla probestuz, azken hamarkadan alor honetan gertatuko aldaketa nagusiak nabarmendu ziren. Hala, azpimarratu zuten ikuspegi aldaketa bat gertatu dela, gaixotasunak tratatzetik, adinekoen funtzioa mantentzera. Gaineratu zuten ikergaia lantzeko askatasunak asko lagundu duela proiektu interesgarriak gauzatzeko aukeran eta, besteak beste, gai interesgarri bezala aipatu ziren hauskortasuna, adintzearen oinarri biologikoa eta gisa-ingurunearen eragina. Erronka bezala nabarmendu zituzten biomarkatzaile eraginkorrak aurkitzea, ebidentziak lortzea asistentzia hobetzeko eta ingurune bat sortzea aldaketa horiei bide emateko. Azkenik, herritarren papera oso garrantzitsua dela nabarmendu zuten, bai ezagutzeko egiten diren ikerketak baliagarriak diren herritarrentzat, bai herritarrek bultza dezaten lortutako ezagumendu horiek hedatzea.

Zientzia Herritarra zer den azaltzeko, Más que Ideas Fundazioko Teresa Terránek azalpen labur bat eman zien bertaratutakoei. Bere esperientzia pertsonalean oinarrituta, egindako bide pertsonala azaldu zuen eta herritarrak txerta daitezkeela ikerkuntzako edozein puntutan, zailtasunak egon badaitezke ere.

Bigarren mahai-inguruan, Teresa Terrénekin (Fundación más que ideas) batera, Jesus Mari Zaldua (Nagusilan), Sandra Hernandez de Diego (Aubixa Fundazioa) eta Sonsoles Garcíarekin (Biogipuzkoa OII) aritu ziren herritarrak adintzearen ikerkuntzan parte hartzeko Biogipuzkoan egiten ari garen ibilbideari buruz. Mahai inguruan plazaratu zen ikerketaren eta herritarren aretan arrakala bat dagoela, herritarrei ez zaiela behar bezala heltzen egindako ikerketak. Gainera, beren onurako denez, adintzearen ikerketan parte hartzea garrantzitsutzat jotzen dute, baina aipatutako arrakala gainditu behar dela hori egiteko. Maila pertsonalean, bide honetan parte hartzea aberasgarria, hunkigarria eta kitzikagarria dela aipatu zuten. Gaineratu zuten lagungarria dela ikertzaileekin batera sarean lan egiteko aukera izatea eta ikertzaileek gertutik ezagutzea, horrek pertenentzia indartzen duelako eta arrakala ixten laguntzen duelako.

Egindako bidea laburtzeko eta hurrengo pasuak azaltzeko, Maider San Torcuato lankideak ideia nagusiak aurkeztu zituen, ADINPART deitu dugun egitasmoaren baitan. Hala, Nagusilanekin eta Aubixarekin batera egindako jarduerak aurkeztu zituen eta Más Que Ideasen laguntzarekin egindako ibilbide-orria azaldu zuen. Gainera, ibilbide-orri hori jarraituta egindako inkestaren emaitzak aurkeztu zituen, intereseko gaiak eta difusio-bideak azalduta. Hortaz, adi egon gure webgunera eta sareetara, zahartzearen ikerkuntzan parte hartzeko aukeren berri izateko.

Azkenik, Andrea Iribarren eta Koldo Garcia lankideek ekitaldia itxi egin zuten, goizak emandakoa laburbilduta. Ostean, giro onean eta pintxo batzuen inguruan, bertaratukoek ekitaldiak emandakoaz hitz egiteko aukera izan zuten.

Espero dugu bide honetan elkartzen jarraitzea!

Itziar Vergara, Biogipuzkoa OIIko Zuzendari Zientifikoa

Teresa Terrán (Fundación Más que Ideas)

Teresa Terrén (Fundación más que ideas), Sonsoles García (Biogipuzkoa OII), Jesus Mari Zaldua (Nagusilan), Sandra Hernandez de Diego (Aubixa Fundazioa) y Koldo Garcia (Biogipuzkoa OII).

Maider San Torcuato (Biogipuzkoa OII)