“European Association for the Study of the Liver (EASL)” edo Gibelaren Azterketarako Europako Elkarteak Londresen antolatutako azken nazioarteko biltzarrean (2014ko apirila) 1.300 lan aurkeztu ziren, eta aipatutako elkarteak bost lan onenen artean saritu zuen Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuan Jesús María Bañales Asurmendi doktoreak zuzentzen duen Gaixotasun Hepatikoen taldeak aurkeztutako lana.

Biltzarreko osoko bilkura batean (10.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten) Patricia Muñoz Garrido ikerketa-taldeko kideak (lana aurkeztu zuenak), EASLren Zuzendaritza Batzordearen ohorezko diploma eta sari ekonomikoa jaso zituen.

Sari horrek ikerketa-taldea gaixotasun hepatiko polikistikoen azterketan garatzen ari den lan garrantzitsua aitortzeko balio du. Mundu osoan milioika pertsona eragiten dituen tipologia mota bat dira gaixotasun hepatiko polikistikoak. Gaur egun, transplante hepatikoa da gaixotasuna sendatzeko tratamendu bakarra. Hori dela eta, klinikan erabiltzeko terapiak lortu behar dira ahalik eta azkarren.

Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuko Gaixotasun Hepatikoen Taldeak gaixotasun hepatiko polikistikoak aurrera egitea eragiten duen mekanismo berri bat aurkitu du lan honetan, eta mekanismo patologiko hori blokeatzen duen molekula berri bat lortu du. Gainera, medikuntzaren esparruan dagoen nazioarteko aldizkari onenetako batean, GUT aldizkari ingelesean, argitaratu eta inpaktu handia lortu du lanak.

Bestalde, potentzialki erabilera terapeutikoa duen molekula berri hori nazio-mailan zein nazioartean patentatzeko asmoa dute, Spherium Biomed, SL konpainia farmazeutikoarekin lankidetzan, beranduago maila klinikoan aztertzeko.

Aurkeztutako lana IIS Biodonostiak zuzendutako Nazioarteko Azterketa bat izan da (Mayo Clinic, USA; Ancona-ko Ospitalea, Italia; UNko CIMA).

Patricia Muñoz EASLren saria jasotzeko unean

Patricia Muñoz EASLren saria jasotzeko unean