Espainiako Gastroenterologia Elkarteak martxoan Madrilen egindako azken biltzarrean saria jaso duten bi lanetan, IIS Biodonostian Luis Bujanda Fernández doktorearen zuzendaritzapean lan egiten duen Gaixotasun Gastrointestinalen ikerketa-taldeak parte hartu du.
“Ezkutuko odolaren test immunologiakoaren segurtasun diagnostikoa klinika gastrointestinala duten pazienteengan” izeneko lanak Ahozko Komunikazio Kliniko onenaren saria jaso du; eta Oinarrizko Ahozko Komunikazioaren saria jaso du, bestalde, “GSK3 inhibitzaileak TRAILekin konbinatuta, pankrea-minbizian apoptosia eragiteko estrategia gisa” izenekoak.
Bi lanak Colorectal Disease eta Cell Death Disease nazioarteko aldizkarietan argitaratzeko onartuta daude.
Lehen lanari helduta, ustez koloneko minbiziak eragindako eragozpen digestiboak edukita digestiboko kontsultetara hurbildutako 787 pazienteren azterketa egin da. Azterketan baieztatzen denez, ezkutuko odolaren test immunologiakoa (SOHi) sentikorragoa eta espezifikoagoa da koloneko minbizia detektatzeko, Erresuma Batuko National Institute for Clinical Excellence (NICE) institutuak edo SIGN gidak erabiltzen dituen irizpide klinikoekin alderatuta.
Paziente guztien datu klinikoak, analitikoak (hemograma, antigeno kartzioenbrionarioa, kalprotektina fekala eta SOHi) jaso ziren eta kolonoskopia egin zitzaien. Koloneko minbizia zuten 97 paziente (% 12,3) detektatu ziren. 100 ng/ml entzimako SOHi testak KOM detektatzeko zuen sentsibilitatea eta espezifikotasuna % 87,6 eta % 77,4 izan ziren, hurrenez hurren.
NICE irizpideen sentsibilitatea eta espezifikotasuna % 61,9 eta % 65,2 izan ziren, hurrenez hurren. SIGN irizpideen sentsibilitatea eta espezifikotasuna % 82,5 eta % 42,7 izan ziren, hurrenez hurren. Azterketaren arabera, SOHi testak NICE eta SIGN irizpideek baino segurtasun diagnostiko handiagoa dute KOM detektatzeko, koloneko minbizia dutela uste duten eta kontsulta espezializatuetara joaten diren pazienteengan.
Bigarren lanak helburutzat zuen GSK3 inhibitzaileak erabiltzean TRAILek sortutako apoptosian sentsibilitate zelularra eragin ote daitekeen jakitea, kontuan hartuta konbinazio hori bitarteko eraginkorra dela pankrea-minbiziaren tratamendurako.
TRAIL eta GSK3 kinasa-jardueraren inhibitzailea (LY2064827, Laborategia, Eli Lilly) konbinatzen dituen tratamenduaren eragina aztertu zen pankrea-adenokartzikomaren in vitro zelula lerro desberdinetan.
Emaitzek erakusten dutenez, TRAILekin bakarrik edo LY2064827ekin bakarrik egiten diren tratamenduek ez dute eragin nabarmenik zeluletan. LY2064827+TRAIL tratamendu konbinatu eta sekuentzialak, ordea, hazkunde zelularra inhibitzen du, Caspasa 3 proteinaren eta PARPren eszisioan hazkundea dakar zelula tumoral pankreatikoetan eta hazkundea lortzen da, azkenik, apoptosian. Molekulei dagokienez, GSK3ren inhibizioak GSK3 ?/? hainbat tirosina- eta serina-hondakinetan fosforilatzea eragozten du eta areagotu egiten du, gainera, ?-kateninaren metatzea zelula tumoralen nukleoan. Ondorioz, Bcl-xL eta cIAP2 proteina anti-apoptotikoen mailak gutxitu egiten direla ikus daiteke, eta horrela, TRAILek apoptosi efektiboa eragiten du.
Laburbilduz, GSK3 inhibitzaileen eta TRAILen konbinazioa pankrea-minbiziaren tratamendurako terapia eraginkorra dela baieztatzen du azterketak.
Cubiella J, Salve M, Díaz-Ondina M, Vega P, Alves MT, Iglesias F, Sánchez E,Macía P, Blanco I, Bujanda L, Fernández-Seara J. Diagnostic accuracy of faecal immunochemical test for colorectal cancer in symptomatic patients: comparison with NICE and SIGN referral criteria. Colorectal Dis. 2014 Jan 24. doi: 10.1111/codi.12569. [Epub ahead of print] PubMed PMID: 24456168.
Zhang JS, Herreros-Vilanueva M, Koenig A, Deng Z, de Narvajas AA, Gomez TS,Meng X, Bujanda L, Ellenrieder V, Li XK, Kaufmann SH, Billadeau DD. Differential activity of GSK-3 isoforms regulates NF-?B and TRAIL- or TNF? induced apoptosis in pancreatic cancer cells. Cell Death Dis. 2014 Mar 27;5:e1142. doi: 10.1038/cddis.2014.102. PubMed PMID: 24675460.





