Aurten 10 urte beteko dira Biogipuzkoa OIIn adintzeari buruzko ikerketa- eta berrikuntza-estrategia abian jarri zenetik. Estrategia hori sustatu egin zuen Julio Arrizabalaga doktoreak, une hartako Institutuko arduradun nagusiak.
Institutuak hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu ditu 2023n zehar. Hauskortasunean eta adintzean aditua den Jeremy D. Walston estatubatuarrak bisitaren, Ehun Urte Gorako pertsonen Ikerketako Espainiako Taldeak egindako IV. Topaketaren eta ADINPART proiektua Gipuzkoako gizarteari aurkeztu ondoren, efemeride honen inguruko hainbat jarduera egin ziren urriaren 16tik 20ra.
Astea hasi zen “Explorando el envejecimiento” jarduerarekin. Jarduera hau, eskola-ikasturtean jarraipena izango duena, St Patrick-eko 4. DBHko ikasleen parte hartzea izan zuen. Jarduera honetan, beste gaien artean, ikasleek aukera izan zuten, modu ludiko eta interaktibo batean, adintzeak ADNan eta ehunetan duten eragina; eta hauskortasunaren garrantzia. Jarduera hau egiteko begirale moduan izan genituen gure lankideak Ana Aiastui, Verónica Moncho, Estefanía Carrasco, Nerea Iturrioz eta Ander Saenz
Asteartean aurkeztuko ziren adintzearen ikerketan herritarrek parte har dezaten Institutuak egin dituen jarduera eta urratsak. Hala, Diego Villalón (Más Que Ideas Fundazioa), Jesus Mari Zaldua (Nagusilan Elkartea) eta Sonsoles García (Biogipuzkoa OII) hitz egin zuten herritarrek ikerkuntzari egin ahal dioen ekarpenaz eta ikertzailengandik espero dutena. Gero, gure lankideak Ainhoa Alberro, Maider Mateo eta Gorka Gereñu, Andrea Iribarrenen gidaritzapean, azaldu zuten herritarrekin beren ikerkuntza partekatzeko izandako esperientzia. Ikerkuntzan herritarren parte-hartzearen hainbat alderdiri buruz aritzeko eta eztabaidatzeko, Maider San Torcuatok galderen saio interaktibo bat moderatu zuen. Ekitaldia bukatzeko, Olatz Arrizabalagak laburtu zituen saioaren gako nagusiak eta berretsi zuen Biogipuzkoa OIIk duen konpromezua egiten duen ikerkuntzan herritarrak barneratzeko.
Astezkenean saio bikoitza egon zen.
Goizez, Biogipuzkoa OIIko ikertzaileek adintzearen ikerketaren esparruan garatu dituzten eta garatzen ari diren proiektuen emaitzak aurkeztu zituzten. Hala, ia 30 hitzaldi egin ziren, zeintzuetan Institutuarentzat eremu estrategiko horretan egiten ari diren ikerketak ezagutzeko aukera egpm zen eta ideiak partekatu ziren lan giro bikainean. Urteroko ekitaldi hau Ander Matheuk antolatu zuen, onkologia molekular taldeko burua eta adintzearen estrategiaren burukidea.
Arratsaldez, Kursaalen ekitaldi bat egin zen herritarrei irekia, “Etorkizuneko Adintzea” izenburupean. Bertan, Leocadio Rodríguez-Mañas doktoreak (Getafeko Ospitaleko Geriatria Zerbitzuko zuzendaria eta Ahultasun eta Adintze Osasungarriko CIBEReko zuzendari zientifikoa) azaldu zuen hauskortasunaren garrantzia adintzea ulertzeko. Hala, bere hitzaldian zehar, erakutsi egin zituen lortu diren ebidentzia asko babesteko garrantzitsuagoa dela hauskortasuna (hau da, funtzioaren galera). Izan ere, azpimarratu zuen muskulu-masaren galera faktore garrantzitsua dela hauskortasunean baina beharrezkoak direla biomarkadore gehiago hauskortasuna hobeto zehazteko. Ostean, Rodríguez-Mañas doktoreak eta Julio Arrizabalaga doktoreak (Biogipuzkoa OIIko zuzendari ohia) hauskortasunaren eta adintzearen inguruko hainbat ertzez mintzatu ziren, Itziar Vergarak (Biogipuzkoa OIIko zuzendari zientifikoa) zuzenduta. Besteak beste, landu egin zuten dagoen informazio urria, ikerkuntzek eta entsegu klinikoek ez dutelako normalean adineko populazioa barneratzen. Hala, zaila da ebidentzia erabilgarriak lortzea hauskortasuna ulertzeko eta pertsona nagusien praktika klinikoa hobetu. Azkenik, omenaldi txiki bat egin zitzaion Arrizabalaga doktoreari hamar urte betetzen dituen estrategia hau martxan jartzeagatik.
Astea bukatzeko, ostegunean eta ostiralean Biogipuzkoa OIIn egin ziren Ahultasun eta Adintze Osasuntsuko CIBERaren Urteroko Jardunaldiak. Zientzia-kongresua honetan, Ander Matheu gure lankideak antolatuta, adintzeari buruzko 40 aditu autonomiko eta nazional nagusitik gora parte hartu zuten (besteak beste, zientziaren, medikuntzaren, epidemiologiaren edo gizartearen esparruetatik). Bi egun hauetan zehar, egin dituzten lanak aurkeztu zituzten, azken aurrerakuntzei buruz eztabaidatu zuten eta hurrengo pausuak irudikatu zituzten adintze osasuntsua lortzeko. Gainera, jardunaldia ixteko Marian Ibarrondo izan zen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerkuntzako eta Berrikuntzako Zuzendaria.
Biogipuzkoa OIIrentzat ospakizun- eta zientzia-aste bizia izan da. Hamar urte hauetan egindakoa gogoratuz, zahartzeari buruzko ikerketarekiko konpromisoa berritu dugu, bereziki zaurgarritasunaren ikerkuntzan; eta berretsi dugu ere, Gipuzkoako gizartearekiko konpromisoa, ezagutu dezan sortzen dugu jakintza eta jaso dezan sortzen dugun jakintza horren onura.











