Urtero, martxoaren 12an, Glaukomaren Munduko Eguna ospatzen da. Ikusmenari eragiten dion gaixotasun honen ikerketa gure Institutuan Iñaki Rodríguez Aguirreche doktoreak eta Arantxa Acera doktoreak zuzentzen dute, biak ere, Cristina Irigoyen eta Javier Ruiz Ederra zuzentzen duten Neurodegenerazio Sentsorialaren taldearen barruan.
Iñakik iaz adierazi zigun bezala, glaukoma ikertzeko bi proiektu dituzte martxan. Alde batetik, Ikerbasque, UPV/EHU eta Polymatekin lankidetzan, mikroRNAk (geneen funtzioa arautzen duten RNA txikiak) gaixotasunean betetzen duten papera ikertzen ari dira. Bestetik, BTi enpresarekin batera, glaukoma duten pazienteengan begi lehorra tratatzeko tratamendu berri baten eraginkortasuna baloratzeko saiakuntza kliniko bat egiten ari dira.
“Ikerketa osagarri ezin hobea da gure asistentzia-jarduerarako. Edozein medikuk galderak egiten dizkio bere buruari bere praktika klinikoan. Ikerketa galdera horiei erantzuteko eta, nolabait, gure lanean sakontzeko modu bat da“. Gainera, gogorarazi digute “glaukoma itsutasunaren bigarren kausa dela gure inguruan, eta, patologia kronikoa denez, eragin nabarmena izan dezakeela bizi-kalitatean, batez ere etapa aurreratuetan“. Hala, “ikerketa funtsezkoa da gaixotasun baten alderdi guztiak ulertzeko, bai gaixotasunaren kausak eta mekanismoak, bai diagnostikoa eta, batez ere, tresna terapeutiko berriak garatzea. Gaixotasuna sakonago ezagutzeak gaixoen bizi-kalitatea hobetzea dakar ezinbestean.”
Espero dugu datozen urteetan gaixotasun honen hobekuntzan aurrerapen berriak partekatu ahal izatea.





