Aste honetan zehar Biogipuzkoan Ate Irekien Jardunaldiaren 2025ko edizioa egin dugu. Hiru egunez gure etxeko ateak ireki dizkiegu 15 ikastetxeko 350 ikasletik gorari eta erakutsi dizkiegu gure instalazioak eta egiten dugun lana. Jarduera hau, Gipuzkoako ikastetxeei eskeintzen diegun hainbat jardueren artean kokatzen da, Institutuak Kultura Zientifikoaren sustapenean duen konpromezuaren barruan.
Ate Irekietan 2. batxilergo biosanitarioko ikasleei eraikina eta bertan egiten duguna erakusten diegu, gure Institutuak gizarteari egiten dion ekarpena ezagun dezaten, zientziara zaletu daitezen eta, ez dugu ukatuko, osasun-ikerkuntza beraientzat aukera bat izan daitekeela erakusteko. Gure etxetik gidari bezala, etapa ezberdinetan duden ikertzaileak izan dituzte gonbidatu berezi hauek. Hortaz, jarduera hau ezinezkoa litzateke Elizabeth Hijona, Haizea Hernández, Maria Manterola, Amets Sáenz, Andrea Valls, Ainhoa Irastorza, Cristina Ruiz, Pedro Alonso, Inazio Arriola, Aitor Zabala, Jone Berasain, Garbiñe Elorza y Josu Urretabizkaia lankideen eskuzabaltasunik gabe. Gainera, eskerrak eman nahi dizkiogu bisiten zehar beraien esperientziak ikasleekin partekatzeko ustekabean harrapatu ditugun lankideei.
Gure eskerrik beroena Ekintza Ikastola, Iraurgi Ikastetxea, Altza BHI, Axular Lizeoa Ikastola, Oteitza Lizeo Politeknikoa, Izarraizpe BHI, Talaia BHI, Oiartzo ikastola, Aita Larramendi Ikastola, IES Pio Baroja BHI, Hernani BHI, Laskorain Ikastola, IES Xabier Zubiri Manteo BHI, Mundaiz Ikastetxea eta San Ignacio Ikastetxe ikastetxetako ikasle era irakasleei gure etxeari bisita egiteagatik. Ziur etorkizunean berriro elkar ikusiko dugula, guztiak beharrezkoak baitkara kultura zientifikoa zabaltzeko, izan ikertzaile moduan, izan zientziazale moduan.









