Paula Olaizola Rebé Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko ikertzaileak, Jesús Bañales doktoreak zuzenduta, Juan Rodés doktorea beka jaso du. Saria maiatzaren 26an banatu zen, Gibela Aztertzeko Espainiako Elkarteak (AEEH) Madrilen egindako 47. Kongresuan.
Beka honek urtebeteko iraupena izango du, eta Olaizola doktoreak behazuneko minbiziari (kolangiokartzinoma) buruzko ezagutza zabaltzeko aukera izango du Luke Boulter doktorearen laborategian, Edinburgoko Unibertsitateko MRC Human Genetics Unit -en .
Bestalde, Espainiako ikertzaile eta klinikoek azken urtean egindako lana ezagutarazteko aukera ematen duen hepatologian erreferentzia den kongresu honetan, agerian geratu da Espainiako hepatologiaren bikaintasun-maila handia eta arlo horretan dagoen zientzia eta ikerketa-potentzial bikaina, ikerlari gazteen jarduerakin eta honek agerian jartzen duen espezialitatearen egoera onarekin.
Horren erakusgarri da, kongresuaren 47. edizio honetan, Olaizola doktoreak oinarrizko komunikazio onenaren saria ere jaso zuela, honako lan honengatik: “Targeting NAE1-mediated protein hyper-NEDDylation halts cholangiocarcinogenesis and impacts on tumor-stroma crosstalk in experimental models”. (https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/35217064/)
Sari banaketako argazkiak







