Hemen duzue Emakumeak Zientzian ekimenaren 2021. edizioan egindako jardueretan oinarrituta egindako laburpen-bideoa

Bizi dugun osasun-egoeraren ondoriozko mugak gaindituta, aurten ere milaka emakumek hainbat zientzia-eremutan egiten duten lanari ikusgarritasuna ematearen garrantzia azpimarratu da.

Aurrez aurreko tailerrekin eta aurreko urteetan ohi baino bisita gutxiagorekin, baina gizartera iristeko tresna berriak erabiliz eta irudimena eta borondate ona bultzatuz, emaitzak oso onak izan dira.

Zorionak erakunde antolatzaileei eta parte-hartzaile guztiei!!!