Maider Mateo Abadek, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuaren izenean, “Donostiar Ahaztezinen Bila gabiltza” kanpainaren aurkezpenean parte hartu du. Kanpaina horren helburua da Donostiako herritarren arreta erakartzea CITA GO-ON azterlanean parte har dezaten.
CITA-alzhéimer fundazioa buru duen ikerketa lan honek Alzheimerra prebenitu daitekeela erakutsi nahi du, bizi-ohitura osasungarrien bidez eta arrisku kardiobaskularreko faktoreak kontrolatuz.
“Donostiako herritarrak proiektu aitzindari honetan murgiltzea eta, gutxienez, 60 eta 85 urte bitarteko 2.000 pertsona inguruk izena ematea behar dugu, haien laguntzari esker guztioi modu batean edo bestean eragiten digun gaixotasun bat amaitzen lagun baitezakete”, esan du Pablo Martínez Lagek
Parte hartu nahi duenak fundazioaren webgunean izena eman behar du edo 943 021 792 telefonora deitu. Ikerketan parte hartzeko aurrez hautatutako emakumeei eta gizonei posta elektronikoz edo telefonoz egingo zaie zitazioa, hasierako bisita bat egiteko. Azkenean azterlanean sartzen direnek hasierako ebaluazio-bisita egingo dute esku hartzeko aldiaren aurretik, eta Osasunaren Mundu Erakundeak ezarritako osasungomendioak jasoko dituzte.
CITA GO-ON osatzen dute CITA-alzhéimer, Euskal Herriko Unibertsitatea, Basque Culinary Center, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Achúcarro Neurozientzien Euskal Institutua, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua eta Camp Tecnológico erakundeek.






