Biodonostia OIIak Donostialdea ESIak sustatutako Genero Berdintasunari buruzko I. Jardunaldian parte hartu zuen ekainaren 6an, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Ekitaldi Aretoan.

Gotzone Miranda Larrucea Osakidetzako Berdintasun eta Partaidetza zerbitzuburuak aurkeztu zuen jardunaldia. Ondoren, emakume ikertzaile gisa izandako esperientziari eta ikerketaren metodologian genero-ikuspegia txertatzeari buruzko mahai-ingurua egin zen.

Hizlarien artean, Biodonostia OIIko bi ikertzaile eta Institutuko Berdintasun Batzordeko kideek parte hartu zuten: María Muñoz Caffarel, Ikerbasque Research Associate eta Miguel Servet ikertzailea, eta aipatutako batzordeko presidentea, eta Tamara Castillo Triviño, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko mediku laguntzailea (Donostialdea ESI) eta Esklerosi Anizkoitzaren Taldeko arduraduna Institutuan. Hauekin batera mahai-inguruko kide izan ziren, Silvia Muriel Gómez, NCUENTRA Bila S.L.tik etorria eta enpresaren eta kudeaketaren ikuspegitik hitz egin zuena, eta Maialen Koro Berridi Aguirre, Familia eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatekoa, zeinak Genero-indarkeriako taldearen lan-ildoen garapenean parte hartzen duen gaia osasunean eta generoan zentratzeko.

Era berean, Biodonostia OIIko ikertzaile eta kudeatzaile-ordezkari ugari izan ziren jardunaldi horretara bertaratu zirenen artean. Jardunaldi horretan, gure erakundeetan berdintasunaren arloan lan egiten jarraitzeko beharraz hausnartu zen beste behin ere.

Jardunaldi askoren lehen urratsa izatea espero dugu.