CureVacek jakinarazi digu saiakuntzan aztertzen ari diren txertoaren eraginkortasuna ez dela nahikoa izan, tarteko analisietan, Sendagaien Europako Agentziak (EMAk) onartzeko.
Parte-hartzaileei informazio guztia helarazteko, Osasun Sailaren komunikatu hau bidali diegu (sakatu hemen), eta pertsonalki deitu diegu zalantzak argitzeko.
Dagoeneko harremanetan jarri gara gure zentroan parte-hartzaile izan diren guztiekin eta hala nahi duten guztiei, Osakidetzak txerto komertzial bat hartzeko dei egiten ari zaie, baldin eta txertaketa-kanpaina irekita badago adin-talde horrentzat.
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei euren eskuzabaltasunagatik, ahaleginagatik eta gertutasunagatik. Entsegu honetan izan duten parte hartzea oso baliagarria izango da COVID-19aren aurkako txerto hau eta beste batzuk garatzeko.
Egunotan kudeatzen ari garen deien kopurua kontuan hartuta, gomendatzen dugu, behar izanez gero, curevac@biodonostia.org helbidean kontaktatzea.





