Apirilaren 30an, Contra Cáncer Gipuzkoaren boluntarioek bisita egin zuten Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutura. Bisita honetan, minbizian lan egiten duten ikerketa-taldeek egiten duten lana ezagutzeko eta gure instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten.

Topaketa honen lehen zatian, boluntarioek ikertzaileek egiten duten lana ezagutu ahal izan zuten. Horretarako, Matxus Perugorria (Immuno-Onkologia Hepatikoa taldeko arduraduna), Pedro Rodrigues (Metabolismoa eta Minbizia taldeko arduraduna), Laura Izquierdo (Gaixotasun Hepatikoen taldeko ordezkaria), Lorea Blázquez (NeuroRNA taldeko koarduraduna), Ileana Quiñones (Iktus taldeko koarduraduna), Amaia Cipitria (Birsorkuntza eta Minbiziaren Bioingeniaritza taldeko arduraduna), Maria M. Caffarel (Bularreko Minbizia taldeko koarduraduna), June Gurrutxaga Navas (Onkologia Molekularra taldearen izenean) eta Ander Matheu (Onkologia zelularra taldeko arduraduna) ikertzaileek egiten dituzten hainbat ikerketa izaldu zituzten.

Hitzaldien ondoren, Institutura hurbildu ziren boluntarioak ikertzaileekin hitz egiten aritu ziren. Ondoren, ikertzaile horiek beren lanak egiten dituzten lekuak ezagutu zituzten, Josu Urretabizkia, Jone Gurrutxaga, Noelia Pastor, Maider Huici, Santi Iturbe eta Irati Aranguren . ikertzaileekin batera, eta Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntarioei esker posible den eguneroko lanaren xehetasunak azaldu zituzten.

Beti bezala, atsegin handiz hartu genituen Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntarioak, eta espero dugu topaketaz gozatu izana. Minbiziaren ikerketan elkarrekin lan egiten jarraitzea espero dugu.