Aramendiaren “Granitos de harina solidarios”

Abenduaren 2an, Isabel Álvarezek eta Maria Caffarelek zuzentzen duten Bularreko Minbizia taldeak Aramendiaren dohaintza jaso zuen. Dirua Aquariumean urriaren 19an egin zen “Granitos de harina solidarios” ekitaldian bildu zen, non hainbat artistek parte hartu zuten. Dohaintzaren ematean parte hartu zuten Iagoba Ezama (Aramendiako gerentea), Edurne Iruin (Katxalin elkarteko lehendakaria) eta Bularreko Minbizia taldeko kideek, talde honek Onkologikoan duen laborategian.

Katxalinen “Elkartasun martxa”

Abenduaren 11an Katxalin elkarteko hainbat kidek bisita egin zioten Bularreko Minbizia taldeari eta dohaintza bat eman. Dohaintza hori “Elkartasun Martxa” jardueran bildu ziren 31.250€ izan zen eta taldearen ordezkariek Katxalin elkarteko kideen eskutatik jaso zuten.

Maria Caffarelek, Bularreko Minbizia taldeko kozuzendariak, bolendresak hartu zituen, ongi etorria eman eta, batez ere, ekitaldi honek ematen dien indarra. Ekitaldian, Itziar Vergarak, Institutuko Zuzendari Zientifikoak, Katxalini egiten duten lana eskertu zien eta nabarmendu zuen halako ekitaldiak Instituarentzat ospakizun-egunak direla. Sara Manzano ikertzaileak “Mejorando el tratamiento con inmunoterapia en el cáncer de mama” hitzaldia eman zuen eta hizpide izan zuen bularreko minbizian immunoterapiak hobeto aplikatzeko egiten ari diren lana. Ostean, Biogipuzkoara eta Onkologikoan Bularreko minbizia taldeak duen laborategira bisita  egin zuten Peioa Azcoagak eta Ainhoa Romok gidatuta. Topaketa osoa giro bikainean egin zen.