Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa 2011 amaieran sortu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak, eta suspertzea erabaki dute orain lurraldean alor horretan “garapen eta dinamikotasun faktore” bihur dadin.
Joan den urtean patronatua berritu zen, estatutuak berriz definitu ziren gaur egungo testuingurura egokitzeko eta milioi erdi euroko aurrekontua bideratu zen. 2017an aurrekontu hori milioi batera igo da, eta erdibana jarriko dute fundazioa osatzen duten bi erakundeok.
Aurrekontuaren zatirik handiena bideratuko da bio-osasunaren arloko startup-ak eta ekintzaileak babestera, sektorea dinamizatuko duten enpresa-proiektuak gara ditzaten.
Informazio gehiago honako esteka honetan:





