Biogipuzkoako OIIk, Donostialdea ESIrekin batera, “Gipuzkoa Innova en Salud” jardunaldiaren bigarren edizioa ospatu dute, Gipuzkoako ESIetako profesionalen parte-hartzearekin, giro ezin hobean.

Jardunaldiari hasiera emateko, ongietorria egin dute Sara Arevalo Donostialdea ESIko zuzendari medikoak eta Olatz Arrizabalaga Biogipuzkoako OIIko Estrategia eta Inpaktu Zuzendariak.

Ekitaldi honetan Gipuzkoako ESIetako 100 kliniko baino gehiago bildu dira. Bertan, Institutuko Berrikuntza Unitateari buruzko gaiak aurkeztu dira, Berrikuntzaren bidea: beharretatik emaitzetaraino izeneko saioaren bitartez, Unitateko kide diren Itxaso Calbano eta Maider San Torcuatoren eskutik.

Jarraian, Gipuzkoako lankidetza publiko-pribatuaren bidez osasuna eraldatzeari buruzko hiru esperientzia berritzaile aurkeztu dira. Sergio Cardosok moderatuta, eta formatu dualarekin, Donostialdea ESIko Nicolás Samprónek eta Cyber Surgeryko Jorge Presak parte dute, eta kirurgia robotikoko laguntzaile baten bidez ornoen fusioko kirurgiaren doitasunerantz eta segurtasunerantz egindako aurrerapenak aurkeztu dituzte. Ondoren, Gipuzkoako LH-ESIetako Ikerketa Unitateko eta Biogipuzkoako LH Ikerketa Taldeko Kalliopi Vrotsouk, Biolan Microbiosensores enpresako Asier Albizurekin batera, subjektu hauskorrek adimen artifizialeko tekniken bidez duten eserialdiaren portaerari buruz hitz egin dute. Azkenik, Donostialdea ESIko Isabel Álvarezek eta Naru Healthcareko Maider Alberichek kimioterapia laguntzaile onkologikoko gertaera kaltegarrien kudeaketa proaktiboan duten esperientzia eta, Step Monitoring-en balidazio klinikoa azaldu dute.

Ondoren Multiverse Computing-eko Telmo Esnaolaren txanda izan da. Adimen artifizial erabilgarria edo AA artikulu batetik pazienteetara nola eraman azaltzeko hitzaldi inspiratzailea eman du.

Maite Martínez Zabaleta Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak eman dio amaiera jardunaldiari, eta eskerrak eman dizkie hizlariei eta bertaratutakoei bertan parte hartzeagatik.

Argazki galeria