Biogipuzkoako hainbat ikertzaileek Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) deitutako diru-laguntza mota ezberdinak eskuratu dituzte minbiziaren ikerkuntza garatzeko. Abenduaren 1ean AECCk Bizkaian duen egoitzan egin zen ekitaldian gure lankideak Pedro Rodriguesek eta Oihane Mitxelenak parte hartu zuten laguntzak jasotzeko eta jaso izana eskertzeko. Bertan, parte hartu zuten Isabel Octavio (EiTBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria) eta Mila Gullón (Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteko burua). Institutuaren izenean Arantza Abad gerentea parte hartu zuen ekitaldian.

Pedro Rodrigues doktoreak LAB AECC 2023 laguntza eskuratu du. Rodrigues doktoreak aurkeztu zuen proiektuak “EpiNAFLD-LC: gibel gantzatsuaren gaixotasunari lotutako gibeleko minbizia diagnostikatzeko eta tratatzeko bitartekari epigenetiko berriak” izenburu du eta bere helburua da gibeleko gaixotasun metabolikoak gibeleko minbizia bilakatzea eragiten duten mekanismo epigenetikoak ikertzea da. Hala, espero du biomarkatzaile eta terapia berriak identifikatzea detekzio goiztiarra egiteko eta pazienteen pronostikoa hobetzeko.

Bestalde, Oihane Mitxelena doktoreak AECC 2023 doktoratu ondoko laguntza jaso du. “Piztia lotan: gune metastasiko berrietan zelula minbizidunak nola lo egiten duten ulertuz” proiektuarekin, Mitxelenak 3Dko biomaterialak garatzea du helburu, minbizi-zelulen eta ingurune metastasiko goiztiarraren arteko elkarrekintzak aztertzeko. Eredu horiek erabiliko dira pazienteetan barreiatutako zelula kantzerigenoak suntsitzeko sendagai berriak probatzeko.

Gainera, deialdi honetan, June Gurrutxagak eta Maider Huicik Doktoratu Aurreko AECC Gipuzkoa 2023 laguntza eskuratu dute; eta Noelia Pastorrek AECC 2023 Udako Laborategi-praktiketarako programako laguntza eskuratu du.

Zorionak guztioi!