Urtero bezala, Biogipuzkoako ikertzaileak parte hartu dute Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren hainbat ekitalditan.

Alde batetik, gure Institutuak Emakumeak Zientzian ekimean parte hartu du. Bertan hiru jarduera antolatu ditu, gai eta publiko zabal bati begira. Otsailaren 9an Biogipuzkoan “Berdintasuna zientzian ez da bakarrik emakumeen kontua” mahai-ingurua egin zen. Bertan Ana Arrietak (UPV/EHU), Sandra Camarerok (Polymat), Arkaitz Carracedok (CIC-BioGUNE), Fernando Lopez Gallegok (CIC-biomaGUNE), Jaime Sagarduyk (Achucarro) eta Itziar Vergarak (Biogipuzkoa) parte hartu zuten eta bertaratutako pertsonen parte hartzea sustatu zen. Hala, hasieran gerturatutakoek galdetegi bat bete zuten iritzi orokorra zein zen jakiteko. Bi gai nagusi landu ziren mahai-inguruan: berdintasuna sustatzeko esperientziak partekatzea eta berdintasuna bakarrik emakumeen esku ez geratzeko proposamenak. Mahai-inguruko kideen ekarpenez gain, gerturatutakoek beraen aletxoa jarri zuten.

Otsailaren 14an, esperientziaren boterea tailerra izan genuen, 55 urte baino gehiagoko emakumeentzat. Beraiekin esperientziak partekatu genituen eta oso aberasgarria izan zen bisita.

Otsailaren 15an, The English Schooleko lehen hezkuntza ikasleen bisita izan genuen. Beraiekin eta zientziarekin jolasten gustora izan ginen.

Jarduera guzti hauek posible izan ziren Ainhoa Alberro, Sonia Alonso, Peio Azcoaga, Lorea Blazquez, Rocio Bravo, Maria Caffarel, Estafanía Carrasco, June Gurrutxaga, Unai Heras, Haizea Hernandez, Ainhoa Lapitz, Maria Manterola, Oihane Mitxelena, Pedro Rodrigues, Cristina Ruiz, Ane Rubio, Andrea Valls, Ane Velasco eta Laura Yndriagoren lanari esker.

Beste batetik, Donostialde ESIko Berdintasun batzordearekin eta Pediatria zerbitzuarekin batera, jarduera bat antolatu zen otsailaren 15an. Jarduera horretan Paloma Petit eta Laura Yndriago lankideak parte hartu zuten, emakume ikertzaile historikoei buruz hitz egiten eta esperimentu batzuk egiten.

Azkenik, hainbat lankideek eskoletara bisita egin dute. Haizea Hernandez eta Maddi Garciandia Elgoibarko Ikastolan izan ziren otsailaren 16an, DBH4ko ikasleei beren ibilbidea azaltzen. Gainera, Maria Arestin eta Olatz Arrizabalaga Amara Berri eskolan izan ziren, lehen hezkuntzako eta eskolaurreko ikasleei bisita egiten, hurrenez hurren.

Gure Institutuaren apostua berdintasunaren alde tinkoa da eta halako ekimenak sustatzen jarraituko du, berdintasun eraginkorraren alde lan egiten.