Europako Ikerketa Gunea indartzeko asmoarekin, Europako Batzordeak Ikertzailearen Europako Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea onartu zituen. Dokumentu hauetan zehazten dira ikertzaileentzako eskubideen eta betebeharren berdintasuna sustatzeko ekintzak eta I+G+b sektorearen zatiketa murritzeko ekintzak. Hala, Kodean definitutako 40 printzipioak hartzea sustatzeko helburuz sortu zen “HR Excellence in Research” (HRS4R) zigilua. Beren giza baliabideen kudeaketa printzipio horiekin bat egiten duten ikerketa-erakundeak aitortzen dira zigilu honekin. Biogipuzkoak 2016. urtean hasi zuen zigilu honekin aitortua izateko prozesua eta, orain, berritze faseari ekin dio gure Institutuak.
Berritze fasea azaltzeko, Urtarrilaren 22an, HRS4R lan-taldeak aurkeztu zituen egindako lanak eta ekintza-plan berria. Aipatutako lan-taldea osatzen dute Jesús Bañales, Lorea Blazquez, Laura Izquierdo, Andrea Iribarren, Arantza Abad, Julián de Fruto, Amaia Pedruzo eta Ainara Redondo lankideek.
Zigilua martxan jarri zenetik, zigilua oinarritzen diren printzipioak eguneratu dira eta, ondorioz, ekintza-plana errealitate berri horri eguneratu behar izan da. Hala, ekintza-planari dagokiola, 8 ekintza gauzatu dira, 10 zabaldu dira eta 8 ekintza berri proposatu dira. Gauzatu diren ekintzen artean, badira modu naturalean Institutuko egunerokotasunean txertatu direnak; eta bukatutako beste ekintza batzuk ekintza berriak proposatzeko aukera eman dute. Lan-taldetik nabarmendu dituzte egoeraren barne-analisia (GAP analisia delakoa), kontratazio-politika zehaztea (OTM-R delakoa) eta egin berri den barne-inkesta oso erabilgarriak izan direla prozesu honetan eta horiek ezagutzera animatu dute.
Azkenik, HRS4R lan-taldeak azpimarratu du honakoa talde-lana dela eta Institutuko lankide guztieen partehartzea ongietorria dela. Hala, ideia berriak proposatzera animatu dituzte lankideak, Institutuaren giza-baliabideen kudeaketa hobetzen jarraitzeko.







