Donostiako bost ikastetxetako 80 ikaslek baino gehiagok — Saint Patrick ‘s English School, Mundaiz Ikastetxea, Ekintza Ikastola, La Anunciata Ikastetxea eta Zubiri-Manteo BHI — Zientzia eskoletara hurbilduz ekimenean parte hartu dute urtarrilaren 23an, bi helbururekin: ikerketa biomedikoaren balioa zabaltzea eta Batxilergoko ikasleen artean bokazioak piztea.
Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak (OII) eta Farmazia Industriaren Enpresa Elkarte Nazionalak (Farmaindustriak) sustatuta, bigarren edizio honetan, ikasleek botika bat pazientearengana iristeko behar den prozesua ezagutu ahal izan dute, molekula detektatzetik eta laborategiko ikerketatik hasi eta ospitaleetan pazienteekin farmakoa probatzeraino eta ondoren hura kontrolatu eta garatzeraino.
Itziar Vergarak Biogipuzkoako OIIko zuzendari zientifikoak azpimarratu duenez, “horrelako jardunaldien bidez, farmako berrien garapenaren oinarri den prozesu zientifikoa eta arautzailea ezagutzeko aukera dute ikasleek, eta, horrela, belaunaldi berriek osasunaren esparruan oraindik dauden iruzurretatik eta sasizientziatik babesteko beharrezko ezagutza eta tresnak eskura ditzaten laguntzen dute”.
Ildo horretan, Amelia Martín Uranga Farmaindustriako Ikerketa Kliniko eta Traslazionaleko zuzendariak azpimarratu du ikerketak balio handia duela herrialde batentzat, eta aukera berriak ematen dietela gaixotasun larria duten pertsonei eta haien familiei: “Saiakuntza kliniko bat itxaropena da pazienteentzat, aukera ematen baitie lehenago beren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko tratamendua jasotzeko. Eta eskuzabaltasun eta elkartasun ekintza izugarria ere bada; izan ere, medikamentuak beraiei funtzionatzen ez badie ere, etorkizuneko pazienteentzako terapia izan daiteke “.
Profesional sanitarioen, ikertzaileen, pazienteen eta industria farmazeutikoaren eskutik, ikasleek ulertu ahal izan dute ikerketa biomedikoa prozesu luzea, konplexua eta garestia dela, 10-12 urte behar dituela eta 2.400 milioi euroko batez besteko inbertsioa behar duela, eta arrisku handia duela: ikertutako 10.000 molekulatik bat iristen zaio pazienteari sendagai edo txerto berri baten moduan.
Ahalegin handia egin arren, Espainiak saiakuntza klinikoetan munduko erreferentziazko herrialde gisa posizionatzea lortu du, Isabel Chaconek, Farmaindustriaren Ikerketa Kliniko eta Traslazionaleko Departamentuko kideak, gogorarazi duenez. “Saiakuntza klinikoak garatzeko baldintza onenak dituzten Europako herrialdeen artean kokatu da Espainia — Europan abian jartzen diren 3 azterlanetik batean parte hartzen du —, eta farmazia-konpainia nagusietako askorentzat munduko bigarren herrialdea da (AEBren atzetik) saiakuntza bat egiteko”, adierazi du.
Ikasleek aktiboki parte hartu dute ekimenean, adituei galderak eginez. Era berean, ospitaleetako etorkizuneko tratamenduen ikerketa-prozesura hurbiltzeko aukera izan dute, eta zuzenean jakin dute osasun-profesionalek zer eginkizun betetzen duten prozesu horretan ezagututa, Julen Sarrionandiaren (Clinical Trial Assistant (CTA) eta Aldo Gorosabelen eskutik. Entsegu Klinikoen Kudeaketa Ekonomikoaren arlokoa, biak Osakidetzako Biogipuzkoa OIIko langileak
Profesional horiek nabarmendu dute inplikatutako pertsonek ilusio bereziarekin bultzatu dutela jardunaldi hau, zientzia gazteei hurbiltzeko helburuarekin. Ekimen hau aukera baliotsua da ikerketa klinikoak dakartzan erronkak eta prozesuak bertatik bertara ezagutzeko, hasieratik hasi eta pazienteen mesederako tratamendu berriak ezarri arte. Azken helburua pazienteen interesa piztea eta ikerketa klinikoaren mundu liluragarrian prestakuntza sustatzea baita.
Azkenik, Olaia Jandula, Entsegu Klinikoetako erizaina; Aurora Barbero, Entsegu Klinikoetako koordinatzailea; Izaskun Zeberio, Hematologiako Entsegu Klinikoetako ikertzaile nagusia, eta Jon Tuduri, Breselibet Entsegu Klinikoko pazientea (hematologia-arlokoa), Batxilergoko ikasleekin batera aritu dira, Biogipuzkoako OIIaren barruan duten esperientzia eta eguneroko lana partekatzen, eta pazienteek entsegu klinikoetan parte hartzea sustatzeak bizitzak eralda ditzakeela adierazi dute.
“Ekitaldi honekin zuen artean bokazioak pizteko asmoa ere badugu, zuen prestakuntzaren une garrantzitsu batean. Gogoratu behar dugu sendagai berri baten I+Gk jakintza-arlo desberdinetako diziplina anitzeko taldeak eskatzen dituela: medikuntza, erizaintza, farmazia, biologia, fisika matematikoa, ingeniaritza… pazienteen bete gabeko behar medikoei erantzuteko. Zentzu horretan, industria eta ospitaleak profesionalki garatzeko leku onak dira “, azpimarratu du Martin Urangak.
Zientzia eskoletara hurbilduz, Farmaindustriaren ekimena da. Hainbat ospitale eta ikerketa-zentrorekin lankidetzan, azken bederatzi urteetan hainbat edizio egin ditu Madrilen, Bartzelonan, Malagan, Kantabrian eta Gipuzkoan, eta dagoeneko bost probintzia horietako ikastetxeetako 4.000 ikasle baino gehiago prestatu ditu.








