Biogipuzkoak eta Donostialdea ESIk “Gipuzkoa Osasunean Berritzaile” jardunaldia ospatu zuten, Gipuzkoako ESIetako profesionalez inguratuta, giro bikainean.

Jardunaldiari hasiera emateko, Itziar Vergara IIS Biogipuzkoako Zuzendari Zientifikoa eta Sara Arevalo Donostia Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoa ongietorria eman zieten bertaratutakoei.

Jardunaldiak Gipuzkoako ESIetako 110 kliniko baino gehiago bildu zituen Onkologikoko ekitaldi-aretoan, eta beste berrogeita hamar bat Zoom bidez.

“Gipuzkoa Osasunean Berritzaile” goiburuarekin, Berrikuntzari Laguntzeko Unitateko arduradun Olatz Arrizabalagak Unitatea aurkeztu zuen, bere egitura mailan eta funtzioetan, eta fokua osasun-laguntzan kultura berritzailearen garrantzian jarri zuen. Ponentziek unitateari buruzko gaiak jorratu dituzte, hala nola asistentzia-beharrak identifikatzea, “Berrikuntza helburuz: beharretatik hasita” esku-hartzearen bidez, Itxaso Calbano eta Maider San Torcuatoren eskutik.

Mahai-ingurua ikuspegi berritzaileei buruzkoa izan zen, eta laguntza-profesionalek bost esperientzia berritzaile aurkeztu dituzte. Amaia del Villarrek eta Sergio Cardosok moderatuta, bost hizlariek, Maria Jesus Bermejok (Bidasoako ESI), Iker Martínek (Donostialdeko ESI), Rafa Rotaechek (Biogipuzkoako IIS), Esther Candelas Martínezek (Donostialdeko ESI) eta Karmele Mujikak (Donostialdea – Onkologikoa ESI), aurkeztutako proiektuak gauzatzean izandako bizipenak helarazi zituzten.

Jardunaldiari amaiera emateko, Catalina Arrietak, Iceberg consulting-ekin batera, bertaratuek beren eguneroko berrikuntzari buruz dituzten kezkak eta iradokizunak bildu eta laburbildu zituzten. Eta Álvaro Ricónek eta Egoitz Segurak bilera itxi zuten, hizlariei eta bertaratuei jardunaldi honetan parte hartzeagatik eskerrak emanez.