Pasaden astean Fundación Española de Ciencia y Tecnología-k (FECyT) eta Universidad de Cadiz-ek antolatuta, #COMCIRED2025 kongresua egin zen, non estatuko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitate (UCC+I, gaztelaniazko siglengatik) akreditatuak bildu diren esperientziak eta praktika onak partekatzeko. Bertan, Biogipuzkoako Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko arduraduna den Koldo Garcia egon zen, Institutuko UCC+Ia ordezkatzen. Kadizetik bueltan, berarekin egon gara kongresuak eman duena ezagutzeko.

Zer moduz joan da #COMCIRED2025?

Oso ondo, egia esan. Kultura Zientifikoaren sustapenean ari diren lankideekin egotea eta beraiengandik ikastea oso baliagarria eta aberasgarria da, Cadizek eskaintzen duen giro paregabean. Besteak beste izan ditugu tailerra dibulgazioa nola egiten dugun berpentsatzeko, mahai-ingurua zientzia herritarraren inguruan, hitzaldiak zientziaren komunikazioari buruz eta, gehien hunkintzen gaituena, Unitate ezberdinek egiten dituzten jarduerak ezagutzea. 20 esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen, formatu ezberdinetan eginak, eta publiko anitzei zuzenduak.

Esperientzia horien artean, gainontzeko UCC+I-ei “Explorado el envejecimiento” azaltzelo aukera izan zenuen. Zer moduz joan zen?
Ba oso berezia izan zen eta, behintzat, irrifar konplizeren bat ateratzea lortu nuen. Gainontzeko Unitateko kideei esan nien moduan, ilusio handia egin zidan horrenbeste jenderi esker posible den jarduera azaltzea. Pentsa, ikasturte honetan 44 bolondresei esker egin dugu jarduera hau 150 ikasle baino gehiagorentzat. Uste dut Institutu osoa harro sentitu daitekeela “Explorando el envejecimiento” egiteaz eta, gainera, aurten kongresu honetako batzorde zientifikoak urteko jarduera aipagarrien artean hautatu izanaz. Gure txikitasunetik, eragin handia duten jarduerak egiten ditugu.

Zeintzuk dira hurrengoko pausuak kultura zientifikoaren sustapenean?

FECyTek berak dioen bezala, UCC+Iak funtsezko eragileak dira zientziaren ekosisteman, erakundeak eta gizartea lotuz eta ezagutzaren eta herritarren arteko lotura indartuz. Hortaz, Cadizen ikasitakoa gure jarduerari aplikatzea dagokigu eta, orain dela gutxi argitaratu zituen gomendioak oinarri hartuta, hurrengo urteetako Komunikazio eta Dibulgazio plana egokitu. Horrela, oinarri sendo bat izango dugu gure papera betetzeko: gizartearen eta zientziaren arteko zubia izatea.