Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak 2024ko Memoria Zientifikoa aurkeztu du, bertan urteko jardueraren emaitzak jasotzen direlarik. Memoria honetan, urteko mugarri garrantzitsuenak, jarduera-adierazleak eta Institutuak egindako lana neurtzeko, dimentsionatzeko eta ezagutarazteko balio duten zifren banakapena nabarmentzen dira.
Itziar Vergara Institutuko Zuzendari Zientifikoak azpimarratu duenez, “aurkezten dugun memoria honetan, jarraian deskribatzen diren ekintza hauek eta beste asko, Institutuko langileen eguneroko lanaren isla dira. Izan ere, profil profesional horiek, dituzten gaitasun tekniko desberdinetatik, ahalegina eta ezagutza egiten dute zientziak sortutako ezagutza herritarrengana eta, bereziki, pazienteengana irits dadin. Lana eta ahalegin partekatua, gogobetetzerako bide gisa“.
Memoria begiratzera gonbidatzen zaituztegu, egiten dugun lana hobeto ezagut dezazuen.





