“HR Excellence in Research” zigiluak aintzatesten ditu giza baliabideei buruzko politikak Ikertzailearen Europako Gutunaren eta ikertzaileak kontratatzeko Jokabide Kodearen (Charter & Code) printzipioekin lerrokatzen aurrera egin duten erakundeak.
Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak (Biogipuzkoa OIIk) zigilu hori lortu zuen 2018ko abuztuan, eta 2020ko abenduan tarteko ebaluazioa arrakastaz gainditu ondoren, kalifikazio gorenarekin berritzea lortu du, 2025eko apirilaren 7ko Renewal Phase Assessment ondoren.
Lorpen horri esker, gure erakundeak zigilua mantendu ahal izango du datozen hiru urteetan, 2028ko maiatzean egingo den hurrengo ebaluazioara arte. Aurrera egiten jarraitzeko eta politikak hobetzeko, Institutuko langileen iritzia kontuan izaten jarraituko da, eta Zigiluko Lantaldeak beharrezko hobekuntzak egiten jarraituko du.
Azkenik, eskerrak eman prozesu honetan parte hartu duten guztiei eta egunerokoan Institutua lantoki bikaina izateko konpromisoa hartzen duten pertsonei.






