Maiatzaren 28tik 30ra, “Donostia is Science” kongresua egin zen Ibaetako campusean EHUko Kimika Fakultatearen 50. Urteurrena ospatzeko. Kongresu horretan, Biogipuzkoa Batzortze Zientifikoren parte izan da, gure Koordintzaile Zientifikoaren, Olatz Arrizabalagaren bitartez. Egun hauetan, hainbat lankidek beren lana azaldu diote Donostiako ekosistema zientifiko-teknikoko beste erakundetako kideei, sinergia eta kolaborazio berriak bilatzeko asmoarekin.
Hiru egun horietan zehar, kimikako hainbat esparruetako ikertzaileek beren lana partekatu zuten hein zabal bateko gaien inguruan. Kongresuan zehar 8 osoko aurkezpen, 8 berezi, 32 ahozko aurkezpen labur eta 66 poster izan ziren, tartean gure Institututik egindako ekarpenak.
Asteazkenean, Marisa Merinok, Gaixotasun Kronikoen Ebaluazio Ekonomikoa taldeko arduradunak, “Driving the Future of Health Sciences” izenburu zuen hitzaldia eman zuen Plenarioan; eta Núria Alegretek, Bihotz-gaixotasunak taldeko koarduradunak, “Enlarging the Nanoworld: conductive 3D scaffolds for Neural and Cardiac Reconnection” ahozko komunikazioa azaldu zuen.
Ostegunean, Maider San Torcuatok (Koordinazio Zientifikoko Unitatea eta Berrikuntzan Laguntzeko Unitatea) “Biogipuzkoa Health Research Institute: fostering health research and innovation within the territory of Gipuzkoa” Keynote hitzaldia eskeini zuen; eta Irene Alonso-Sampedrok (Lehen Arretako taldea) “Optimizing Cardiovascular Health in Perimenopausal and Menopausal Women: From Experience to Action” ahozko komunikazioa azaldu zuen.
Gainera, poster sesioetan honako lankideak izan ziren beren lanak azaltzen: Klaudia González-Imaz (Gaixotasun Neuromuskularren taldea) “MP-004 prevents photoreceptor cell death in cellular and animal models of retinitis pigmentosa” lanarekin; Raquel Hernáez-Moya (3D inprimaketarako diziplina anitzeko plataforma), “Multidisciplinary 3D Printing Platorm (3DPP): development of projects in the area of tissue engineering. Optimization of cell electrospinning technique”; Amaiur Mendizabal (Neuroendekapen sentsoriala taldea), “Identification of therapeutic targets in glaucoma through the analysis of the transcriptome and proteome of aqueous humor: miRNA as a potential therapeutic target (miRNA)”; eta Carolina Prendes-García (Gaixotasun Neuromuskularren taldea), “Evaluating the therapeutic potential of MP-001 in rescuing phenotypical alterations in Duchenne Muscular Dystrophy Skeletal Muscle Cells”.
Kongresu hau, gure Institutuaren eta EHUko Kimika Fakultatearen arteko lankidetzaren beste adibide bat, etorkizunean kolaborazio berriekin osatuko dena.










