Maiatzaren 25ean, “Fundación Merck Salud – Aseica al Impuso de las Vocaciones Científicas” Sariak banatu ziren CSICen egoitza nagusian (Madril). Ekitaldian, 40 sari eman zitzaizkien CONÓCELAS 2022 jarduerako (ASEICAk antolatua) ikertzaile aktiboenei eta jarduera horretan gehien inplikatutako bi ikastetxeei. CONÓCELASen bigarren edizio honek emaitza bikainak izan zituen, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta unibertsitateetako 11.000 ikasle baino gehiago konektatuz, Espainian eta atzerrian 230 zientzialari baino gehiagorekin.

Saritutako ikertzaileen artean, Biodonostia OIIko bi ikertzaile izan dira, María Muñoz Caffarel eta Sara Manzano, biak Bularreko Minbiziaren Ikerketa Taldekoak. Beraiek izan ziren Euskadiko jardueraren koordinatzaile,  eta hizlari gisa parte hartu zuten, Donostiako The English School ikastetxean. Bi ikertzaileak oso aktiboak izan ziren ekitaldian zehar Twitterreko kontuetan (@MariaCaffarel eta@SaraManzCiencia), ekitaldiaren garrantzia azpimarratuz, ez bakarrik banatutako sariengatik, baita minbizian adituak diren Espainiako zientzialari emakumeen topagune eta elkarlanerako gune izateagatik ere. “Datozen zientzialari belaunaldien artean ezagutzera emateko aukera ematen digu CONÓCELAS jarduerak”, dio Sara Manzanok, eta, “aldi berean, ikertzaile gisa batzen gaitu, eta gogorarazten digu gauza izugarriak sor ditzakegula elkarrekin lan egiten dugunean; sari-banaketa ekitaldi hau aukera ezin hobea da egiteko geratzen zaigun guztiari neurria hartzeko”. Bere aldetik María M. Caffarelek bere hitzaldian nabarmendu duenez, “esperientzia oso dibertigarria izan da; gure lan ordutegitik kanpo egindako lan handia dago atzean, baina, batez ere esperientzia polita izan da”.

Silvia Jatok aurkeztutako ekitaldian Rosa Menéndez (CSICeko presidentea), Carmen González Madrid (Merck Fundazioko presidentea), Luis Paz-Ares (ASEICAko presidentea), Zulema Altamirano (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Emakume Batzordeko zuzendaria) eta Marisol Soengas (ASEICAko presidenteordea eta CONÓCELASeko sustatzailea) izan ziren buru. Pertsona horiek guztiek, benetako berdintasunera iristeko ekimenei buruzko mahai-inguruan parte hartu zutenek bezala, jardueraren garrantzia nabarmendu dute, estatuan ikertzaile emakumeei izena jartzeko sariak ematearen balioa eta CONÓCELAS jardueran parte hartu zuten ‘minbiziaren detektibe’ guztiek egindako lan handia ere..

Horrez gain, ekitaldi horretan, «Ikertzaileak ASEICAko Mapan jarriz» ekimena ere aurkeztu zen. Plataforma horrek mapa interaktibo batean kokatzen ditu CONÓCELASeko zientzialariak. Mapa horretan, ikertzaile bakoitzaren lantokia eta profil profesionala zein pertsonala kontsulta daitezke, eta eskualdeka antolatuta dago. (https://view.genial.ly/619e1f50b475340dd9307a06).