18 urtetik gorako Gipuzkoarrek parte hartu ahal izango dute, baldin eta ikerlanaren protokoloan adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

Ikerketa honetan, CureVac enpresa farmazeutiko alemaniarrak garatu eta sustatu duen SARS-CoV-2aren aurkako txertoak izan dezakeen eraginkortasuna eta segurtasuna balioztatuko da. Mundu osoko 30.000 parte-hartzaile biltzea espero da, eta horietatik 1.000 gipuzkoarrak izan daitezke.

Ikerketa hau aukera ezin hobea da COVID-19aren aurkako txerto bat garatzen laguntzeko. Kontuan hartuta gaur egun txertaketaren estrategiak ematen digula pandemia kontrolatzeko itxaropenik handiena, Biodonostia OIIk, saiakuntza klinikoetan duen esperientzia baliatuz, pertsonen osasuna hobetzen lagundu nahi du ikerketa honen bidez.

BIODONOSTIA OII, CureVac AGrekin batera, ikerketa kliniko bat egiten ari da COVID-19aren aurkako CureVac txerto berria probatzeko. Horretarako, ikerketa horretan parte hartuko duten boluntario osasuntsuak bilatzen ari gara:

Pertsona boluntario osasuntsuak bilatzen ari gara18 urte edo gehiago dituztenak, COVID-19aren aurkako bestelako txertorik hartu ez dutenak.

Gaur, urtarrilak 29, egindako bileran, sustatzaileak iragarri du eraginkortasunari buruzko emaitza nahikoak izan bezain laster, txertoa eskaini ahal izango zaiela plazeboa jaso zuten parte-hartzaile guztiei, eta proposatutako jarraipena birplanteatuko dela. Hori, merkaturatutako txertoen saiakuntzetan, laugarren hilabete inguruan gertatu zen.

Parte hartzeko interesik izanez gero, mesedez, bete esteka honetako galdetegi hau:

https://inkestagune.osakidetza.eus/index.php/848121?lang=eu

Galdetegia QR honen bidez ere eskura daiteke:

Galdetegia bete ondoren zurekin harremanetan jarriko gara, beharrezko informazio guztia emateko eta hurrengo urratsak zehazteko.