Eusko Jaurlaritzak Onura Publikoko elkarte izendatu du Biodonostia OII, osasun-ikerketaren arloan egiten duen lanagatik eta bere jardueraren bidez interes orokorraren alde lan egiteagatik.
Eusko Jaurlaritzak izendapen hau ematen die beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen duten, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen dituzten erakundeei.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposatu dute izendapen hau eta Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du.





