Aurten ere Biogipuzkoko ikertzaileek bat egin dute Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin, batez ere Emakumeak Zientzian ekimenarekin. Hala, 35 euskal erakundek 60 jardueratik gora antolatu ditugu otsailaren 7tik 14ra. Horien artean, Biogipuzkoak bi jarduera antolatu ditu eta beste jarduera batzuetan gure ikertzaileek parte hartu dute.

Otsailaren  12an, Santo Tomas Lizeoaren bisita jaso genuen, DBH1ko ikasleena, hain zuzen ere. Tailer dinamiko eta parte-hartzaileen bidez, osasun-arloko bioingeniaritzako ikerketa zer den eta guztiek horrelako ikerketak egin ditzaketela erakutsi zitzaien. Jarduera hau Bioingeneritza bisorkuntzan eta minbizian taldeko ikertzaileei esker egin zen: Amaia Cipitria, Unai Heras, Rocio Cárdenas, Laura Fallert, Jose Miguel Pardo, Jone Berasain, Oihane Mitxelena, Sophie Anuth eta Ada Lerma.

Otsailaren 13an, Biogipuzkoako ekitaldi-aretoan “Emakume ikertzaileak eta zuzendariak: emakumeen lidergoaren aldeko aldaketa” mahai-ingurua izan genuen. Bertan, mahaikideak izan ziren Itziar Vergara (Biogipuzkoa OIIko Zuzendari Zientifikoa), Aitziber Cortajarena (CIC-biomaGUNE-ko Zuzendari Zientifikoa) eta Ana Zubiaga (EHUko Katedraduna eta Jakiundeko Lehendakaria); eta Biogipuzkoako ikertzaile den Sonia Alonso moderatzaile lanak egin zituen. Mahai inguru honetan, beren ibilbideak birpasatzeaz eta zuzendaritza postu batek izan duen eraginaz hausnartzeaz gain, bertaratutakoentzat inspirazio-iturri izan ziren.

Gainera, Oihane Mitxelena lankideak parte hartu zuen Donostiako Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur saioan eta Koldo Garcia lankideak parte hartu zuen hasiera ekitaldian eta aurkezpen lanak egin zituen Bilboko Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur saioan. Gainera, hainbat ikertzailek ikastetxeak bisitatuko dituzte hurrengo asteetan beraien esperientzia partekatzeko. Azkenik, gure Institututik egin diren jardueren koordinazio- eta antolaketa-lanetan aritu dira Maria M. Caffarel, Lorea Blazquez eta Pedro Rodrigues.

Jarduera guzti hauetan ikasitakoa eta hausnartutakoa urte osoan zehar lantzen jarraituko da, indarrean dagoen Berdintasun Planak ezartzen dituen ekintzak aurrera eramanda eta ekintza berriak proposatuta. Berdintasuna ereitea urte osoko lana baita.