Azaroaren 21ean Berrikuntza Jardunaldia egingo da Donostia Unibertsitate Ospitaleko (DUO) ekitaldi-aretoan.

Jardunaldiak helburutzat du DUO-IIS Biodonostian berrikuntzaren alorrean emandako aurrerapausoak ezagutzera ematea, eta, era berean, osasun-arazoetarako konponbideak bilatzeko inspirazio izatea.

DOUren eta IIS Biodonostiaren zuzendaritzak antolatu du jardunaldia, DUO-IIS Biodonostiako langile, Gipuzkoako osasun-langile, Ikerketa / Teknologia Zentroetako ikertzaile eta osasunaren alorreko enpresentzat.

Jardunaldian José Manuel Ladrón de Guevara jaunak eta Julio Arrizabalaga jaunak parte hartuko dute eta Kontratu Programaren azken deialdiko 4 Berrikuntza Proiektu aurkeztuko dira.

Lluís Blanch doktoreak Ospitaletan berrikuntza-aukerak bilatzeari buruz hitz egingo du. Ospitaletan Ikerketa Unitateen Egituratzean egin duen lana azpimarratu nahi dugu.

Bestalde, Enric Segarra jaunak “Nondik datoz ideiak? Erakunde arrakastatsuen berrikuntza-iturriak” izeneko txostena eskainiko du.

Hitzaldiaren xedea parte-hartzea sustatzea da, batez ere eguneroko lanaren ardatz gisa erabiltzailearengana bideratutako konponbideak ekarriko dituzten berrikuntza-aukerak bilatzea duten ikertzaileen parte-hartzea sustatzea.

PROGRAMA:

10:30 – 10:45 Inaugurazio-ekitaldia. José Manuel Ladrón de Guevara jauna (DUOko gerentea eta DUOko Berrikuntza Batzordeko lehendakaria).

10:45 – 11:05 Txostena. Julio Arrizabalaga doktorea (Gaixotasun Infekziosoen medikua eta IIS Biodonostiako zuzendaria).

11:05 – 11:35 Txostena. Lluís Blanch doktorea (Mediku Intentsibista, ParcTaulí Korporazioko Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendaria eta ITEMAS Plataformako koordinaziokidea).

11:35 – 11:50 Elkarrizketa.

11:50 – 12:00 Atsedenaldia – Etenaldia.

12:00 – 12:40 Berrikuntza Proiektuak.

  • Esther Munguía andrea, Erizaintza (Osasun Mentala). Jolas psikologiko-hezigarrien eta trebetasunen diseinua buru-nahasmendu larria duten haur eta nerabeentzat: “Adimen olinpikoa”. Oinarrizko behar kognitiboak dituzten hamar urtetik gorako haurrekin, aprobetxamendua hobetzeko.
  • Marta Iriarte doktorea, ZMI zerbitzua. Tronboenbolismo larria duen pazientearen diziplina anitzeko arreta Gipuzkoan.
  • Ainhoa Asensio andrea, Farmazia Zerbitzua. Tratamendua bateragarri egiteko programa baten ezarpena botika anitz hartu behar dituen paziente kronikoari alta ematean.
  • Ana María Belástegui andrea, Erizaintza. Ospitalearen barruan pazienteen garraioan nahastutako eragileei ematen zaien informazioaren kalitatea hobetzea (pazienteak eta senideak barne).

12:40 – 14:20 Txostena eta elkarrizketa. Enric Segarra jauna (Berrikuntza-irakaslea Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-en).