Ester Angula ingenieritzan doktorea eta Namibiako Unibertsitateko irakasle titularra egonaldi bat egiten ari da Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuan. Zehazki, 3D Inprimaketarako Diziplina Anitzeko Plataformako lankideekin lanean ari da, teknologia horren ezagutzan sakontzeko eta Namibian aplikatzeko.
Angula doktorearen egonaldia Mujeres por África Fundazioaren “Ellas Investigan” programari esker eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioari esker posible da. Programa honen helburua da emakume afrikarrek zientzia eta teknologiarako sarbidea izan dezaten sustatzea, haien ikerketa-ibilbidean laguntzea, haien lorpenak ikusaraztea eta nazioarteko komunitate zientifikoan beren lidergoa sustatzea.
Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Donostia Sustapeneko eta Mujeres por África Fundazioko ordezkariak Biogipuzkoan izan ziren bere lana ezagutzen. Topaketa honetan parte hartu zuten Gipuzkoako Foru Aldunditik Ana Priede, Nazioarteko Lankidetzako zuzendariak; Donostia Sustapenetik Irene Murillo, Mujeres por África Fundazioaren izenean Anna Fumarola; eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institututik Itziar Vergara, zuzendari zientifikoak, Olatz Arrizabalaga, koordintzaile zientifikoak, eta Ana Aiastui eta Lore Lakunza, 3D Inprimaketarako Diziplina Anitzeko Plataformaren lankideak.
Angula doktorea gure Institutuan izatea esperientzia aberasgarri bat ari da izaten eta espero dugu Afrikako ikerketa-erakundeekin elkarlana sustatzeko balio izatea, hala nola, mundo osoko emakumeek egiten duten lanaren ikusgaitasuna sustatzeko.







