San Telmo Museoak eta Estrategia Bulegoak antolatuta, apirila eta ekaina bitartean Donostia 2030 zikloa egiten ari da, Donostiaren egoera eta erronkak aztertuko dituena datorren hamarkadari begira. Abiapuntua Urgullen magalean erakusketa da. Ikuspegi garaikidea emango dio zikloak, eta hainbat jardunalditan hiriko eremu estrategiko nagusietako batzuk xehatzen ari dira.
Maiatzaren 11ean ¿Ciudad de la Ciencia y la Innovación? Konferentzia gauzatu zen eta bertan, Adolfo López de Munainek, Biodonostiako Neurozientziak Arloko Arduradunak parte hartu zuen.
Nature aldizkari ospetsuak munduko 200 hiri zientifiko nagusien artean kokatua, hainbat ikerketa-zentrorekin, hiru unibertsitate-campusekin eta, besteak beste, etengabeko mugimenduan dagoen teknologia-parke batekin eta oinarri teknologiko eta zientifikoa duten enpresa ugarirekin… Donostia zientzia eta berrikuntzako hiria al da? Gaiean jarri zuten arreta hitzaldi honetan, sektoreko erreferentziazko eragileen ikuspegitik.
Adolfo López de Munainekin batera parte hartu zuten, Marisa Arriola, Bic Gipuzkoa Berrilaneko zuzendari gerenteak, Amaia Bernaras, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko gerenteak, Iñigo Olaizola, Donostiako Sustapenean Berrikuntza eta Lehiakortasuneko arduradunak eta moderatzaile lanetan, Ricardo Diez, DIPCko zuzendaria
Konferentziak eman zuenaren bideoa hemen ikusgai:





