Donostia Sustapenak antolatu duen Berrikuntzaren X. Asteari amaiera emateko, non Biogipuzkoak parte hartu duen, DSS INN sariak banatu ziren. Ekitaldia Azaroaren 30an egin zen eta Eneko Goia (Donostiako alkatea) eta Marisol Garmendia (Ekonomia eta Bertako Enpleguko zinegotzia) izan ziren bertan. Enpresa Berritzaileen lana gorapaitzeko sari hauek sortu ziren duela zortzi urte, negozio berritzaileak bultzatzearen aldeko apustua nabarmentzeko.

Donostia Sustapenak erraztutako argazkia

Aurten, Indicate Solutions-ek, Biogipuzkoa OIIko spin-off-ak, Enpresa Gaztearen kategorian saria eskuratu du. Startup honen sortzaileen artean Charles Lawrie ikertzailea dago, Biogipuzkoako Onkologia arloko burua. Indicate Solutions Biogipuzkoa OIIko Spin Off gisa sortu zen minbiziaren detekzio-teknologia berritzaileak garatzeko. Gainera, COVIDa diagnostikatzeko aparatu bat asmatu du eta Helicobacter pylori bakterioa detektatzeko produktu bat garatzen ari da. Bere teknologia berritzaileari esker, diagnostikoak egiteko ekipo garestien, irakurgailu espezializatuen eta trabatutako langileen erabilera saihestuko da. Egiten duten lana berrikuntzak denon eskura jartzearen adibide ezin hobea da.

Ekitaldian ere Hispavista saritu zen Enpresa Finkatuaren kategorian eta Gureak aintzatetsi zuten, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatuan sartzen laguntzeagatik

Zorionak guztiei!