Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak udako prestakuntza-programaren deialdia argitaratuko du 2025ko ekainean, uztailean eta abuztuan, zientzia esperimentaletako eta/edo osasun-zientzietako lizentziatura edo graduko ikasleentzat (medikuntza, albaitaritza, biologia, biokimika, bioteknologia, ingeniaritza biomedikoa, farmazia, etab.), ikerkuntza biomedikoarekin lotutako ordaindu gabeko praktikak egin ditzaten Institutuaren arlo guztietan.

Uda honetan gure taldearen parte izan nahi baduzu, hau da jakin behar duzuna zure eskabidea aurkezteko:

  • Epea irekitzea: 2025eko martxoaren 3a.
  • Epea ixtea: 2024eko martxoaren 24a.

Izena emateko eta deialdiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, martxoaren 3tik aurrera egin klik hemen.

OHARRA: Bakarrik onartuko dira Biogipuzkoa OIIko webgunetik egindako izen emateak.