Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuak udako prestakuntza-programaren deialdia argitara aterako du 2022ko ekainean, uztailean eta abuztuan, zientzia esperimentaletako eta/edo osasun-zientzietako lizentziatura edo graduko ikasleentzat (medikuntza, albaitaritza, biologia, biokimika, bioteknologia, ingeniaritza biomedikoa, farmazia, etab.), ikerkuntza biomedikoarekin lotutako ordaindu gabeko praktikak egin ditzaten Institutuaren arlo guztietan.
Eskabideak aurkezteko:
- Epea irekitzea: 2022ko martxoaren 1a.
- Epea ixtea: 2022ko martxoaren 24a.
Izena emateko eta deialdiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, martxoaren 1etik aurrera egin klik hemen.
Oharra: Biodonostia OIIaren web orriaren bidez egindako inskripzioak bakarrik onartuko dira.
Praktikak egitean, COVID 19 pandemiaren egoera kontutan izango da.





