IMMédico online aldizkariak, osasunari eta berrikuntzari buruzko albisteetan espezializatutako hedabideak, Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuari buruzko erreportaje zabala egin du.
Kronika honek Institutuaren ibilbidea ezagutarazteaz gain, Julio Arrizabalaga zuzendariaren hitzetan, datozen bost urteetarako helburu estrategikoak zeintzuk diren jasotzen ditu, aurten Carlos III.a Osasun Institutuak Osasun Ikerketarako Institutu gisa berrakreditatzea lortu ondoren.
Arrizabalaga doktoreak ere datu eguneratuak partekatzen ditu Institutuaren egungo osaerari buruz, bai eta azken urtean lortutako emaitzei buruz ere, besteak beste, ekoizpen zientifikoari, abian dauden proiektu nagusiei edo Institutuak nazioartean duen posizionamenduari dagokienez.
Institutuaren gaurkotasuna hurbilagotik ezagutzeko aukera paregabea, bertako zuzendariaren eskutik.
Hemen duzue erreportaje osoaren PDFa. (Gaztelaniaz)






