22/06/17
19/06/17
Izen ematea:
Lekua mugatua denez, izen ematea ekainaren 19a bahino lehen egin behar da: info@aubixaf.org / 943 317 324/ 679 812 641
Programa:
Pilar Marco doktoreak, Biodonostia-ko zuzendaria den Julio Arrizabalaga-k eta EHUko Antropologia Fisiko-ko katedraduna den Esther Rebato-k, Jaime Otamendi-rekin batera gauzatuko duten mahai-inguru hau, urriaren 20an ospatuko den “Donostia Ituna” Kongresuaren -ren preludioa da. Bertan, “Donostia Itun” bana aurkeztuko dira: adineko pertsonen ingurukoa bata eta Alzheimerdun eta bestelako dementziadun pertsonen ingurukoa bestea.
Ekainaren 22ko topaketak bere egiten du Junko Takahashi kazetariaren “100 urte bizitzeko japoniar metodoa” (Planeta Argitaletxea) liburuaren izenburua. Hilezkortasunaren “filosofoen harria”-ren bilaketa, kimera latentea da gizaterian. Modu batean edo bestean gizonezko eta emakumezkoek bizitza betikotuko lukeen sekretua ezagutu nahiko genuke, eta batzutan ezagutzen dugula ere pentsatzen dugu. Gure bizitza nola luzatu jakin nahi dugu, nahiz eta gero aholku horiek jarraitu ez. Gaur egun ere -eta gizarte informatuak ez dira salbuespen bat- iruzurra eta egiaztapen biologikoen ezereztearen aurkako bataila gogor bati aurre egitera behartuta dago zientzia.
Baina hobeto bizitzeko aholku medikuetatik haratago, premiarekin argitu behar diren galderak sortzen dira.
Zergaitik zahartzen gara modu ezberdinetan? Zenbat urte bizitzea izan liteke zentzuzkoa? Zeintzuk dira giza bizitzaren mugak? Zeintzuk dira gure biologiaren parte ahulenak? Ze garrantzia hartzen du norberaren gogoak gehiago eta hobeto bizitzeko momentuan? Hauskortasun sindromea, patologia neurodegeneratiboak, zenbait gaixotasun kroniko eta adinaren aldiberekotasuna, haibeste urteko aurrerapenarekin aurrikusi behar direnez, noiz den beranduegi galdetzea posible da.
“100 urte bizitzeko euskal metodoa”-ren bilaketak, zeregin hau dagokion eszeptizismo eta ironiarekin heltzea gonbidatzen gaitu. Abentura honek zentzua dauka baldin eta baikortasunez aurre egiten badiogu.
