Gipuzkoako Osasun Publikoaren Zuzendariordetzak-Biodonostia OIIak EPIC-Gipuzkoa izeneko ikerketa abian jarri zuen 1992an. Proiektua gaur egun oraindik jarraitzen du, ikertzaile nagusitzat Pilar Amiano Etxezarreta duela.
Ikerketa honi lotuta eta Ikerketa biomedikoko datuak berrerabiltzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren DA17.2 c) legeak betetzeko, EPIC-Gipuzkoa azterlaneko parte-hartzaileei jakinarazten zaie beraien datu seudonimizatuak berrerabili egingo direla CORDELIA proiektuan (gaixotasun koronarioarekiko lotura aztertzeko lehenengo genoma osoko elkartze-azterketa (GWAS), 10 urtera eta 100.000 partaide baino gehiagotan egina, Espainiako prebentzio kardiobaskularra pertsonalizatze aldera – PMP22/00033). 2023/10785/l zenbakia duen proiektu hau Bartzelonako Ikerketa Medikoetarako Hospital del Mar Ikerketa Medikoko Etika Batzordeak onartu du, eta Doitasunezko Medikuntza Pertsonalizatuko ikerketa-proiektuen deialdian finantzaketa dauka.
EPIC-Gipuzkoa azterlaneko parte-hartzaileei eskatzen diegu, mesedez, arretaz irakurtzeko ESTEKA HONETAKO informazio-orria. Euren datuak ikerketa mediko berri honetarako erabiltzerik nahiko ez balute, eskertuko genuke azterlanaren arduradun Pilar Amiano Etxezarreta andreari jakinaraztea, bide hauetakoren bat baliatuta:
- helbide elektronikoa: p-amiano@euskadi.eus
- posta-helbidea: Nafarroa etorbidea 4, 20013 Donostia
- edo telefono bidez: 943 02 27 57





